→Etxebarri

Argazkiak | Aldarrikapenez beterik hasi dira Etxebarriko jaiak!

Hasi dira Etxebarriko jaiak! Jon Fernandez boxeolari etxebarritarrari egokitu zaio pregoia irakurtzea eta “Gora Etxebarri! Gora Etxebarriko Jaiak!” esanda, festa lehertu da udaletxeko plazan. “Jaietan ere zentzuz jokatu behar dugu, eta norbaitek ezetz esaten duenean beti dela ezezkoa, eta baiezkorik ez egotekotan ere ezezkoa dela!”, adierazi du Jonferrek erasorik gabeko jaiak aldarrikatuz. Era berean, Bordillo Aplastao plataformako kideek jaiak denontzako direla aldarrikatu dute, “oztopo arkitektonikorik gabekoak”.

Aurten berrikuntza batzuk izango dira jaietan. Besteak beste, kuadrillen kalejirak ibilbide berria izan du eta eszenatokiaren kokapena ezberdina izango da, betiere udaletxeko plazan. Uztailaren 29ra bitartean 70 jardueraz beteriko egitaraua antolatu du Jai Batzordeak.

etxebarri jaiak 2018 txupinazoa 1

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|