→Etxebarri

La Familia Iskariote, Balkan Bomba, Modus Operandi eta Trikizio, Etxebarriko jaietan

La Familia Iskariote, Modus Operandi eta Trikizio taldeak izango dira uztailean Etxebarrin, jai egitarauaren barruan.

La Familia Iskariote, Modus Operandi eta Trikizio izango dira uztailean Etxebarrin

Lau hilabete eskas falta dira Etxebarriko jaiak hasteko. Jai Batzordea lanean da egitaraua prestatzen, baina sare sozialetan dagoeneko zenbait kontzertuen berri eman dute: La Familia Iskariote, Balkan Bomba eta Modus Operandi. Hiru ska taldeak uztailaren 20an, larunbatez, izango dira Etxebarriko jaietan, udaletxeko plazan. Kontzertu hauek Mugi Etxebarri Festibalaren barruan programatu dituzte. Festibal hau Etxebarriko jaietan ospatzen da eta aurten hirugarren edizioa izango da.

Era berean, Baga Biga musika enpresak bere webgunean jakinarazi duenez, uztailaren 26an, ostiralez, Trikizio izango da Etxebarriko plazan.

Modus Operandi apirilean Galdakaon

Modus Operandi iaz sortutako taldea da eta Betagarri, Vendetta, Lauroba eta Izaro taldeko zenbait musikarik hartzen dute parte proiektu horretan. Apirilean Galdakaon eskainiko dute kontzertua Torrezabal Kultur Etxean, Hesian taldearekin batera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak