→Etxebarri

La Basu rap abeslaria izango da Etxebarriko jaietako pregoilaria

Uztailaren 19tik 28ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko Jaiak. Elena Caballero La Basu rap abeslaria izango da aurtengo pregoilaria.

Elena Caballero 'La Basu' rap abeslari etxebarritarra izango da aurtengo pregoilaria // Utzitakoa + Geuria

Uztailaren 19tik 28ra bitartean ospatuko dira Etxebarriko Jaiak. Elena Caballero La Basu rap abeslari etxebarritarrak (Etxebarri, 1983) emango die hasiera jaiei, bera izango baita aurtengo pregoilaria.

“Etxebarriko eta Euskal Herriko eredu handienetako bat, rap abeslari euskaldun eta feminista peto-petoa. Azken asteetan LGTBI+ borrokan parte hartzeagatik ere entzun dogu bere izena. Euskaraldia, Gure Esku Dago… mugimendu guztiei ahotsa emon die. Eta Eskina Femenina izeneko proiektuaren bultzatzailea ere bada, Ane Guriarekin batera”, diote Etxebarriko Jai Batzordetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak