→Etxebarri

‘Kukutxorekin’ abestia sortu dute San Antonioko jaietarako

San Antonioko jaiek abesti propioa izango dute hemendik aurrera. Etxebarriko zenbait musikarik sortu dute ‘Kukutxorekin’ kanta.

Etxebarriko zenbait musikarik sortu dute 'Kukutxorekin' kanta // Kukutxo San Antonio, Youtube

San Antonioko jaiek abesti propioa izango dute hemendik aurrera. Etxebarriko zenbait musikarik sortu dute ‘Kukutxorekin’ kanta, “auzo honek, bere jendeak eta jai hauek bere abestia behar zutelako”, diote. Abestia sortzeko Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesa izan dute.

Euridia estudioetan grabatu dute abestia maiatzean, aurtengo jaietarako prest egon zedin. Hain zuzen ere, San Antonioko jaiak ekainaren 7tik 16ra bitartean ospatuko dira.

Kukutxorekin abestia

Kukutxo ekainean hegan dator, mendi magalak kolorez janzteko.
Ehundaka arima badatoz, koadrilen gonak dantzan jartzeko.
Auzo anitza dago gonen koloreetan, sentimenduz beteriko irribarretan.
Errespetuaren eskutik helduta, goazen gozatzera!

Hemen bizi zirenengatik eta biziko direnengatik manten dezagun auzoa bizirik.

Gazteekin, aito-amonekin, zurekin!
Kaletik agurtzen duzun horrekin!
Dantzarako prest dagoen ororekin, Kukutxorekin!

Kukutxo ekainean hegan dator, txupinarekin jaiak abiarazteko.
Gurdiak goraka badatoz, musika ta lagunekin bat egiteko.
Sustrai ezberdinek sortutako arbolak, Zintururi plazan ematen du fruitua.
Berdintasunaren bidean barrena, goazen abestera!

Hemen bizi zirenengatik eta biziko direnengatik manten dezagun auzoa bizirik.

Gazteekin, aito-amonekin, zurekin!
Kaletik agurtzen duzun horrekin!
Dantzarako prest dagoen ororekin, Kukutxorekin! (Bis)

Gitarra elektrikoa: Arkaitz Vela
Ahotsa eta Gitarra elektrikoa: Koldo Díaz
Bateria eta perkusioa: Danel Marín
Gitarra elektrikoa: Andrés Tejo
Ahotsa, koroak eta Gitarra elektrikoa: Oier Asla
Ahotsa eta koroak: Iratxe Urdanpilleta
Ahotsa eta koroak: Txaber Miravalles
Gitarra klasikoa: Ander Urrutxurtu
Baxua: Alain Aresti
Trikitixa: Egoitz López
Saxo tenorra: Eneko Arraibi
Produktorea: Ibon Larruzea
Esker bereziak: Eneko Celaa, Diego Calleja, Oskar García, Beti Leit, Kurixe, Standby, Niketz, San Antonioko Jai Batzordea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak