→Etxebarri

Programa | 60 ekintza baino gehiago San Antonioko jaietan, ekainaren 7tik 16ra

Lehen aldiz Jubilatuen Olinpiadak antolatu ditu Jai Batzordeak. Jai amaiera ikuskizuna Psychoclown taldeak eskainiko du.

Ekainaren 7tik 16ra bitartean ospatuko dira San Antonioko jaiak, Etxebarrin // Argazkia: Geuria

Ekainaren 7an, ostiralez, hasiko dira San Antonioko jaiak eta hilaren 16ra arte luzatuko dira. San Antonioko 2019ko Jai Batzordeak antolatzen ditu jaiak, zenbait elkarteen laguntzarekin. Lehen aldiz Jubilatuen Olinpiadak antolatu ditu Jai Batzordeak, eta jai amaiera ikuskizuna Psychoclown taldeak eskainiko du.

San Antonioko jaiak 2019 – Egitaraua

Maiatzak 7, ostirala
17:00-20:30 Mahai-jokoen txapelketa Jubilatuen Etxean
20:00 Txupinazoa eta omenaldi sorpresa Zintururi plazan
20:30 Koadrilen jaitsiera Zintururi plazatik
23:00 Berbena Zintururi plazan: Clan Zero
00:30 Zezensuzkoa

Maiatzak 8, larunbata
10:00-14:00 VII. Lapiko-lehiaketa
10:30-13:00 Munduaz Blai Elkartearen azoka Zintururi plazan
11:30-13:00 VIII. Helduen Tiragoma txapelketa Jai Batzordearen karpan
12:30-14:30 Euskal dantzen ikuskizuna Zintururin
12:30 Bermut eta hamaiketakoa Batzordearen txosnan
16:30 Bikotekako igel-txapelketa Etxezuri tabernan
18:00-20:00 Helduen VI. Koadrilen Ginkana Zintururin
19:30 Hirugihar-jana Galizia kalean
20:00 Hirugihar-jana Chill Out tabernan
20:00 Hirugihar-jana Etxezuri tabernan
23:00 Berbena: Garibaldi Orkestra

Maiatzak 9, igandea
11:00-14:00 Puzgarriak txikientzat Zintururin. Euria bada, Institutuan
11:00-14:00 Proba parte-hartzaileen ibilbidea gazteentzat Zintururin. Euria bada, Institutuan
14:30 Txistor brotxetak, odolkiak eta hirugiharra Etxezuri tabernan
14:30 Paella jana. 5 euro edariarekin
14:30 Masailak. 5 euro edariarekin
14:30 Paella jana
16:30-19:00 Emakumezkoen Areto Futbola. III. Penalti bikoitzen txapelketa Zintururin
17.30-19:30 Antzerkia Kultur Etxean Goikoa Jubilatuen Taldearen eskutik
18:30-20:00 Gizonezkoen eta emakumezkoen Pala lehiaketako finalak
19:00-21:00 III. Playback lehiaketa Zintururin
19:30-21:30 Txorizo jana Batzordearen txosnan

Maiatzak 12, asteazkena
17:00-19:00 Haur eta gazteentzako jolas parte-hartzaileak Zintururi plazan
19:00-19:45 Eleder Magoa Zintururin
19:30 Txokolatada
19:45-21:00 Zumba-jaia

Maiatzak 13, osteguna
17:30 Ginkana Txikia Zintururi plazan
19:00-21:00 Pintxo-potea txosnetan Sakatu Elektrotxarangarekin
19:30 Meza nagusia eta Doneztebe Abesbatzaren emanaldia

Maiatzak 14, ostirala
17:00-20:30 Mahai-jokoen finalak Goikoa Jubilatuen Egoitzan
18:00-20:00 Bordillo Aplastao + Txokobide Zintururin
18:00 Jubilatuen I. Olinpiadak Zintururin
20:00-22:00 Dantzaldia nagusientzat
20:00 Saiheski jana Etxezuri tabernan
20:00 Saiheski jana Chill Out tabernan
20:30-21:30 Gurdien igoera
23:00 Erromeria Zintururin: Akerbeltz
00:30 Zezensuzkoa

Maiatzak 15, larunbata
08:30-13:30 Petanka txapelketa Kukullaga parkean
10:00-13:00 Uraren jaia Andaluzia kalean eta Zintururin
11:00-12:00 Euskal Pilota erakustaldia Zintururin
11:30-14:00 Pintxo-potea txosnetan
14:30 Herri bazkaria Institutuan. 8 euro
17:00-19:00 Jaurtiketa arkoarekin La Presan
17:30-19:30 Goitiberak: lehiaketa eta erakustaldia
19:30 Sardina edo txorizo jana Galizia kalean
20:00 Haurrentzako ikuskizuna Etxezuri tabernan: Aeiou taldea
20:00 Txurraskoa Chill Out tabernan
20:30-22:30 Kontzertu parte-hartzailea txosnagunean Oier Aslarekin
23:00 Berbena: Super Hollywood Orkestra

Maiatzak 16, igandea
11:30-12:15 Kiki, Koko eta Moko pailazoak
12:00-14:00 Joskintza eta brodatuen erakusketa Zintururin
12:30-15:00 Karaoke ibiltaria
18:00-20:00 Dantza erakustaldia Zintururin Etxebailako ikasleen eskutik. Atsedenaldian mantoien desfilea Ikaskuntzaren eskutik
19:30-21:00 Saltxitxa-jana Batzordearen txosnan
20:30-23:00 Jai amaiera Zintururin: Psycho-clown percussion eta Kukutxori agurra

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak