→Etxebarri

Erasorik gabeko jaiak aldarrikatuko ditu Jon Fernandez boxeolariak Etxebarrin

etxebarri jaiak 2017 txupinazoa 0

Uztailaren 20an hasiko dira Etxebarriko jaiak. Jon Fernandez (Etxebarri, 1995) boxeolariak emango die hasiera jaiei, bera izango baita aurtengo pregoilaria.

Etxebarriko plaza beterik, iazko jaien hasieran // Argazkia: Geuria

Uztailaren 20an hasiko dira Etxebarriko jaiak. Jon Fernandez (Etxebarri, 1995) boxeolariak emango die hasiera jaiei, bera izango baita aurtengo pregoilaria. Etxebarritarrak aurreratu duenez, jaiak ondo pasatzeko direla aldarrikatuko du pregoian eta eraso sexistarik gerta ez dadin ohiukatuko du: “Jaiak denonak dira, elkarrekin ondo pasatzekoak. Gogoratzea, norbaitek ezetz esaten duenean beti dela ez, eta baiezkorik ere ez dagoenean, ezetza ere badela”. Hitz horiekin bukatuko du pregoia Jonferrek, “Gora Etxebarri eta gora Etxebarriko jaiak!” esan aurretik.

“Ohore handia da Etxebarriko jaien pregoilaria izatea. Hemen hazi naiz eta nire bizitzako une asko hemen bizi izan ditut: nire lehenengo kuadrilla, nire lehen amodioak eta nire lehen arazoak. Boxeoan entrenatzen hasi nintzenean hainbat kilometro egiten nituen korrikan Etxebarriko kaleetatik barrena. Gainera, nire etxean, Etxebarriko frontoian, borrokatzeko aukera izan dut birritan”, gogorazi du Jonferrek: “Naziena naiz hein handi batean Etxebarriri esker, eta oso harro nago nire jaioterriaz. Bereziki harro nago beste kiroletan ere etxebarritar asko nabarmentzen direlako. Eta noski, boxeoan ere”, dio. Hain zuzen ere, Jessica Brunet eta Iker Fernandez -bere anaia- Etxebarriko boxeolariei keinu egingo die pregoian.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|