→Galdakao

Programa | Elexalde auzoko jaiak ospatuko dira asteburuan

galdakao elexalde auzoa jaiak

Elexaldeko jaiak ospatuko dira urriaren 6an eta 7an. Mendi irteera, trikipoteoa, herri bazkaria, umeentzako jolasak edota musika antolatu dituzte.

Elexaldeko jaiak ospatuko dira urriaren 6an eta 7an. Besteak beste, mendi irteera, trikipoteoa, herri bazkaria, umeentzako jolasak eta musika antolatu ditu Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Andra Mari elizako kanpai-iraulketa larunbatean izango da 08:55ean.

Elexaldeko jaiak 2018 – Egitaraua

Urriak 6, larunbata
08:55 Jaien hasiera, kanpai-iraulketarekin
09:00 Mendi irteera Ganguren Mendi Taldearen eskutik
11:00 Antzinako lanen erakustaldia
13:00 Enkantea inguruko fruita, barazki eta produktuekin
14:00 Trikipoteoa
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
16:30 Musika girotzea bertsolariekin eta aurreko jaietako argazki erakusketa
17:00 Umeentzako jolasak
18:00 Herriko musikariekin emanaldia elizan
19:00 Erromeria

Urriak 7, igandea
11:00 Kalejira auzotik
12:00 Meza nagusia eta ondoren Sokadantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:15 Galdakaoko musika bandaren kontzertua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak