→Galdakao

Eraso sexisten aurkako Flashmoba egingo dute Galdakaoko jaietan

galdakao jaiak 2016 eraso sexistarik ez kanpaina

Irailaren 15ean, ostegunez, Galdakaok eraso sexiten aurkako Flashmoba hartuko du, udalerriko jaien egitarauaren barruan.

Irailaren 15ean, ostegunez, Galdakaok eraso sexiten aurkako Flashmoba hartuko du, udalerriko jaien egitarauaren barruan. Ekitaldia 18:45ean hasiko da Ardanza Lehendakariaren parkean eta aurreikusten dutenez 500 lagun inguru bilduko dira bertan.

“Jaietan errespetua, berdintasuna eta sexu-erasorik ez izatea nahi dugu. Horretarako herritarrei dei egiten diegu jaietaz gozatu dezaten portaera sexista mota guztien aurrean ‘zero’ tolerantzia erakutsita“, dio Begoña Ormaetxe Berdintasun Arloko zinegotziak. Eraso sexisten aurkako kanpainaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.

Txosna Batzordeko protokoloa

Galdakaoko Txosna Batzordeak eraso sexisten kontrako protokoloa diseinatu du aurreneko aldiz: “Ez dugu onartuko inolako eraso sexista, xenofobo edo lgtbifobikorik, eta horrelako jarrera agertzen duen orori aurre egingo diogu“, diote.

Protokoloari dagokionez, indarkeria desberdinei buruzko hiru atal sortu dituzte: emakumeen aurkako indarkeria, sexu eta genero identitateen aurkako indarkeria eta migratzaile eta gutxiendo etnikoen aurkako indarkeria.

Erasoren bat gertatzekotan, salatzeko elkarretaratzea deituko dute Iturriondo plazan 20:00etan eta 24:00etan Txosnetan 15 minutuko geldialdia egingo dute.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|