→Galdakao

Txandapa koadrilak irabazi du Galdakaoko jaietako Koadrilen Txapelketa

galdakao jaiak 2016 txupinazoa 16

Galdakaoko jaietako aurtengo Koadrilen Txapelketan 36 koadrilak parte hartu du. Sailkapenaren gorenean Txandapa izan da, Aldatza eta Erdu Mizkatan gailenduta

Galdakaok dagoeneko agur esan die aurtengo Santakurtze jaiei eta Udalak argitaratu berri ditu Koadrilen XVIII. Txapelketako behin betiko emaitzak. Txandapa koadrila izan da txapeldun eta guztira, 470 puntu lortu ditu.

Bigarren koadrila sailkatua Aldatza izan da 405 punturekin eta Erdu Mizkatan koadrila hirugarren izan da 395 puntu eskuratuz. Guztira, 36 koadrilek parte hartu dute aurtengo txapelketan. Txapelketa honen helburua da jaietan parte hartzea eta giro ludikoa sustatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak