→Galdakao

Borja Sanchez galdakoztarrak bigarren urtez irabazi du Santakurtzen kartel lehiaketa

galdakao jaiak 2018 kartel irabazleak

Bigarren urtez jarraian Borja Sanchez Collado galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu Santakurtzak. Gainontzeko irabazleak ere Galdakaokoak dira.

Galdakaoko jaiak 2018 kartel lehiaketako lau irabazleak // Argazkia: Maider Ibañez

Bigarren urtez jarraian Borja Sanchez Collado galdakoztarraren kartelak iragarriko ditu Santakurtzak. Sanchezek dioenez, “Galdakaoko jaietako eguna eta gaua irudikatu ditut. Karteleko protagonistak dira bi dantzari, eta nola ez, mozoiloa”. Sanchezek 1.000 euroko saria jaso du.

Bigarren saria Josune Martinez Llamas galdakoztarrak irabazi du. Martinezek emakumearen irudia nabarmendu du bere lanean, mozoiloaren zertzeladekin. 400 euroko saria jaso du Martinezek. Iaz ere sarituen artean izan zen Josune, sari lokala irabaziz.

Sari lokala Maria Antoñanzas Martinek irabazi du. Mozoiloa agertzen da bere lanean eta epaimahaiak nabarmendu ditu mozoiloaren begiak, kolore morekoak, “eraso matxistei aurre egitekoak”. Antoñanzasek 400 euroko saria jaso du.

Haurren kategorian Amaia Gojenola galdakoztarrak irabazi du saria. Mozoiloa da karteleko protagonista, Bilboko MariJaiari keinu eginez. Gojenolak 100 euroko bonua irabazi du.

Galdakaoko jaiak 2018 – Kartel lehiaketako irabazleak

galdakao jaiak 2018 kartel irabazlea lehen saria

Kartel irabazlea: Borja Sanchez Collado

galdakao jaiak 2018 kartel irabazlea bigarren saria

Bigarren saria: Josune Martinez Llamas

galdakao jaiak 2018 kartel irabazle lokala

Akzesit lokala: Maria Antoñanzas Martin

galdakao jaiak 2018 kartel irabazlea haurrak

Haurren kategoria: Amaia Gojenola

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak