→Galdakao

Galdakaoko jaietako kontzertuak proposatzeko inkesta zabaldu du Udalak

galdakao jaiak 2016 udaletxetik

Galdakaoko Udalak inkesta zabaldu berri du udal webgunean herritarrek kontzertuak proposa ditzaten. Epea zabalik dago maiatzaren 9ra arte.

Irailaren 7tik 16ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Egitaraua prestatze aldera, Galdakaoko Udalak inkesta zabaldu berri du udal webgunean herritarrek kontzertuak proposa ditzaten. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 9ra arte.

Udalak prozesu honen emaitzak erabiliko ditu, Jai Batzordeak egindako ekarpenekin batera, jaietako musika-kartelegia zehazteko. Era berean, Udalak kartelburu talde bat erantsiko du, herritarren parte-hartzearen ondorioz atera den eskaintza musikala osatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak