→Galdakao

Pentsionistak, Zuriñe Garcia, Igor Anton, Jon Llaguno eta Mozoilo Irratia, Galdakaoko pregoilari izateko proposamenak

Bozkatzeko epea zabalik egongo da abuzturaren 6ra arte, eta hilaren 7an emango dute ezagutzera bozkatuena zein izan den. 

Udaletxeko balkoian egin ohi da pregoia / Geuria

Galdakaoko jaietan pregoilaria izateko azkenengo finalistak eman dituzte ezagutzera. Alde batetik, Igor Anton (txirrindulari profesional ohia), Jon Llaguno (igerilekuetako soroslea eta monitorea) eta Mozoilo Irratia proposatu dituzte herritarrek, eta bestetik Jai Batzordeak Galdakaoko Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea eta Zuriñe Garcia (Andra Mari jatetxeko sukaldaria) -herritarrek ere proposatutakoa- izendatu ditu bere proposamenen artean. Lehenengo fasean 365 inkesta jaso dituzte.

Azken bost proposamenak hautatuta, bigarren fasea abiatu dute eta finalista horietatik herritarrek berriro bozkatu beharko dute. Bozkatzeko epea zabalik egongo da abuzturaren 5era arte, eta hilaren 7an emango dute ezagutzera bozkatuena zein izan den.

Boto gehien lortzen duen pertsona izango da pregoilaria, eta beste sexuko pertsona bozkatuena txupineroa. Udalak erabakitako irizpideen arabera, irabazlea elkarte misto bat bada (bi sexuetako kideak dituena), bi figurak bere gain hartu ahal izango ditu, baina bermatu beharko da pregoia irakurtzeko eta txupina botatzeko ekitaldian gizonezko bat eta emakumezko bat daudela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak