→Galdakao

El Drogasek joko du Galdakaoko jaietan irailaren 15ean

galdakao jaiak kontzertuak 2018 el drogas argazkia eldrogascom nerea martinez

Kontzertuen kartela osatzeko herritarren iritzia bilatuko du Udalak, baina aurten irailaren 15eko kontzertu nagusia Udalak berak aukeratu du: El Drogas.

El Drogas // Nerea Martinez

Irailaren 7tik 16ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Kontzertuen kartela osatzeko herritarren iritzia bilatuko du Udalak aurreko urteetan egin izan duen bezala, baina aurten irailaren 15eko kontzertu nagusia Udalak berak aukeratu du: El Drogas abeslari nafarrak joko du Ardanza parkean.

El Drogas rock espainiarreko izen nabarmenetako bat da eta ezaguna da Barricada taldeko liderra izan baitzen. Gaur egun bakarlari bezala ari da eszenatokietan, Rhythm & Blues Band taldea lagun duela.

Gainontzeko kontzertuetarako inkesta

Galdakoztarrek gainontzeko kontzertuen kartela osatzeko aukera izango dute. Besteak beste, inkestan aukeratu beharko dituzten hautagaiak dira: La Fuga, Hesian+Governors, Zoo+Revolta Permanent, Eskorzo, Vendetta, Ainhoa Cantalapiedra eta Kaotiko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak