→Galdakao

Galdakaoko jaietako musika kartela osatzeko azken hautagaien artean bozkatuko dute herritarrek

La Fuga, Hesian eta Governors, Zoo eta Revolta Permanent, Eskorzo, Vendetta, Ainhoa Cantalapiedra, eta Kaotiko dira hautagaiak Galdakaoko jaietan aritzeko.

La Fuga, Hesian eta Governors, Zoo eta Revolta Permanent, Eskorzo, Vendetta, Ainhoa Cantalapiedra, eta Kaotiko dira hautagaiak Galdakaoko jaietan aritzeko

Galdakaoko jaietako kontzertuak aukeratzeko herritarren iritzia bilatuko du Udalak, aurreko urteetan egin izan duen bezala. Aurten ere lau kontzertu-egun izango dira eta herritarrek hiru eguneko musika-kartela aukeratuko dute. Irailaren 15eko kontzertu nagusia Udalak berak aukeratuko du. Besteak beste, azken inkesta honetan hauek dira hautagaiak: La Fuga, Hesian+Governors, Zoo+Revolta Permanent, Eskorzo, Vendetta, Ainhoa Cantalapiedra eta Kaotiko.

Eskualdeko jaiei dagokionez, aipatutako musika taldeen artean Hesian taldea Zaratamoko eta Zeberioko jaietan arituko da, eta Zoo talde valentziarra Arkotxako jaietan ikusteko aukera egon zen ekaina hasieran.

Galdakaoko jaiak 2018 – Kontzertuak. Inkesta

Inkesta zabalik egongo da uztailaren 2ra arte udal webgunean. Interneten sartzerik ez dutenek Esan bulegoan bozkatu ahal izango dute. Herritarren parte-hartzea erabakiorra izango da azken aukera kontuan hartzerakoan.

Zer musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 7an (Tributu-banden eguna)?
. The Buzz Lovers ( Tributo Nirvana)
. Leña al mono ( Tributo Leño)
. Pakean Utzi Arte (Tributo Hertzainak)

Zer musika-talde nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 8an?
. La Fuga
. Hesian + Governors
. Zoo+Revolta Permanent

Zer musika-talde nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 14ean?
. Eskorzo
. Vendetta
. Ainhoa Cantalapiedra
. Kaotiko

Egun bakoitzean herriko talde batek joko du, Udalak daukan herriko taldeen zerrendaren arabera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak