→Galdakao

Fangoriak joko du Galdakaoko jaietan irailaren 21ean

Fangoria taldea

Irailaren 13tik 22ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Jai egitaraua oraindik prestatzen ari dira, baina dagoeneko santakurtzetako kontzertuen kartela bere osotasunean eman dute jakitera. Herritarrek Oxabi, Tremenda Jauria, Eskean Kristo eta Itziarren Semeak aukeratyu ondoren, Galdakaoko Udalak irailaren 21eko kontzertu nagusia hautatu du: Fangoria.

Fangoria taldearen hautaketa aurreko udal gobernu taldeak egin du, hauteskundeak baino lehen. “Hurrengo urtean modu parte hartzailean herritarrok aukeratuko dugu jaietan abestuko duen talderik garestiena, orain arte Udalak berak aukeratu baitu. Aurten jarraituko dugu aurreikusitakoarekin, udal teknikariek iritzia jaso ondoren”, diote udal gobernu talde berritik.

GALDAKAOKAOKO JAIAK 2019 – KONTZERTUAK

Irailak 13, ostirala. Oxabi (22:30)
Irailak 14, larunbata. Tremenda Jauria (22:30) + Herriko DJak
Irailak 20, ostirala. Eskean Kristö + Itziarren Semeak Ardanza parkean (22:30) // Asier Bilbao Kurtzea plazan
Irailak 21, larunbata. Fangoria (23:30-01:45) + Herriko DJak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak