→Galdakao

Su Ta Gar, Ken Zazpi eta Reincidentes Galdakaoko jaietan

galdakao jaiak santakurtzak 2016 kontzertuak

Su Ta Gar, Ken Zazpi eta Reincidentes taldeak aurtengo Galdakaoko jaietako musika-kartel buru izango dira, Motorhead eta Marea tributu-bandekin batera

Su Ta Gar, Ken Zazpi eta Reincidentes taldeak aurtengo Galdakaoko jaietako musika-kartel buru izango dira, Motorhead eta Marea tributu-bandekin batera. Horrela erabaki dute galdakoztarrek, Udalak martxan jarritako inkestaren arabera. Irailaren 9an hasiko dira santakurtzak eta hilaren 18ra arte luzatuko dira.

Ainhoa Agirregoikoa Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, 579 boto jaso dira: “Aurten, iaz baino boto-kopuru txikiagoa jaso dugu”. Agirregoikoaren ustez, aurtengoan ordenagailu bakoitzeko boto bakarra onartu da, beraz, ulergarria izan da boto gutxiago jasotzea.

Galdakaoko jaiak 2016 – Kontzertuak – Emaitzak

Uztailaren 17ra arte galdakoztarrek inkesta betetzeko aukera izan dute eta honakoak izan dira emaitzak:

Irailak 9: Teloneroa (Galdakao) + Su Ta Gar (319, %55,1)

Irailak 10: Mötorhead + Marea (341 boto, %58,9)

Irailak 16: Teloneroa (Galdakao) + Reincidentes (287, %49,6)

Irailak 17: Teloneroa (Galdakao) + Ken Zazpi (314, %54,2)

Gora