→Galdakao

Santakurtzetako kartel lehiaketak 2.100 euro banatuko ditu

galdakao santakurtzak jaiak 2016 kartelak

Irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Lanak Torrezabal Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte partaideek uztailaren 21era arte.

Irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina Udaleko Kultura Sailak dagoeneko jaietako kartel iragarlearen lehiaketa martxan jarri du. Lanak Torrezabal Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte partaideek eta horretarako azken eguna uztailaren 21a da. Epaia uztailaren 27a baino lehen emango dute ezagutzera.

Lehiaketa honetarako onartu diren oinarrien arabera, egile bakoitzak bi lan aurkez ditzake, 50×70 zentimetroko euskarri zurrunaren gainean.

2.100 EURO SARITAN

Kartel lehiaketak bi kategoria ditu: nagusiak eta haur-gazteak. Nagusien kategoriari dagokionez, lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da, bigarren saria 400 eurokoa eta udalerriko lehenengo sarituak 400 euro jasoko ditu.

Haur eta gazteen kategorian, hiru maila egongo dira (2007 eta 2009 urte artean jaiotakoak, 2003 eta 2006 urte artean jaiotakoak eta 2000 eta 2002 urte artean jaiotakoak) eta irabazle bakoitzari 100 euroko balioa duen bonoa banatuko die Udalak, Galdakaoko dendetan gastatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak