→Galdakao

Galdakaoko jaietako pregoilaria hautatzeko inkesta, zabalik

galdakao santakurtzak 2015 pregoilariak

Borja eta Estefania dantzariak, Gure Esku Dago plataforma, Alfonso Postigo txirrindularia, Miren de Regil atleta eta Zizpa Gazte Elkartea dira hautagaiak.

Borja eta Estefania dantzariak, Gure Esku Dago plataforma, Alfonso Postigo txirrindularia, Miren de Regil atleta eta Zizpa Gazte Elkartea dira pregoilari izateko hautagaiak

Uztailaren 3tik 18ra bitartean egongo da zabalik Galdakaoko jaietako pregoilaria aukeratzeko epea. Horretarako Udalak inkesta jarri du martxan udal webgunean.

Jai Batzordeak edota herritarrek proposatu dituzten hautagaien artean daude: Borja eta Estefania Espainiako dantza-txapelketetan hainbat domina lortu dituzten anai-arrebak (herritarren proposamena), Gure Esku Dago plataforma erabakitze-eskubidearen alde egiten duen lanarengatik (herritarren proposamena), Alfonso Postigo kirol egokituko txirrindularitzan hainbat domina eskuratu dituena (Jai Batzordearen proposamena), Miren de Regil Espainiako atletismo txapelketetan zenbait domina lortu dituena (Jai Batzordea), eta Zizpa Gazte Elkartea Galdakaoko gazteen alde egiten duen lanarengatik eta aurten 25. urteurrena betetzen duelako (Jai Batzordea).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak