→Galdakao

Galdakaoko 2016ko Santakurtzek badute kartel iragarlea

galdakao santakurtzak jaiak 2016 kartelak

Mireia Gonzalez galdakoztarrak irabazi du Santakurtzetako kartel lehiaketa, ‘Gaupasa’ lanari esker. 2011tik ez du galdakoztar batek sari hau irabazten.

Mireia Gonzalez galdakoztarrak irabazi du aurtengo Santakurtzetako kartel iragarlearen lehiaketa, ‘Gaupasa’ lanari esker. 2011tik ez du galdakoztar batek lehenengo saria irabazten.

Bigarren saria Karmele Gorroño galdakoztarrak eta Irene Irureta zumaiarrak elkarrekin egindako ‘Irrimarra’ lanak eskuratu du. Era berean, Herriko saria Loli Martinezentzat izan da, ‘Bihotzeko jaiak’ lanarengatik, eta Etxebarria Iturbe ahizpek haurren kategoriako sariak lortu dituzte: 2002 eta 2005 urteen artekoa (Aroa) eta 1999 eta 2001 urteen artekoa (Imene)

Gora