→Galdakao

Galdakaoko jaietako kontzertuak proposatzeko inkesta zabalduko du Udalak

galdakao santakurtzak 2016 kontzertuak inkesta

Beste behin ere, Galdakaoko Udalak herritarrei galdetuko die zein musika talde ikusi nahiko luketeen aurtengo Santakurtzetan.

Beste behin ere, Galdakaoko Udalak herritarrei galdetuko die zein musika talde ikusi nahiko luketeen aurtengo Santakurtzetan. Horretarako, inkesta zabalduko du martxoaren 15ean eta hilaren 26ra arte mantenduko dute.

NOLA PARTE HARTU INKESTAN?

Galdetegia udal webgunearen bitartez bete beharko dute galdakoztarrek eta ondorengo itaunak izango ditu:

1) Irailean Santakurtzetako jaietan zein musika taldek jotzea gurako zenuke? (gutxienez hiru talde adierazi)

2) Zein talde izan beharko litzateke kartel-buru?

3) Zein musika estilo izan beharko litzateke nagusi jaietako musika egitarauan?

4) Galdakaoko Udalak bertako musika taldeak bultzatzen jarraitu gura du, talde gonbidatu bezala jotzea erraztuz. Bat zatoz honekin? Bai / Ez

5) Jaietako musika egitaraua hobetzeko proposamenik egin gura diguzu?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak