→Galdakao

Galdakaoko jaietako kontzertuak hautatzeko inkesta zabalik

galdakao jaiak santakurtzak 2017 kontzertuak inkesta

Gari, Hesian, Urtz, EH Sukarra, Las Tea Party, Eskean kristo, Lone Ark, Enkore, S.A, Chambao, Riot Propaganda, Coque Malla, Muchachito Bombo Infierno eta Seguridad Social taldeak proposatu dituzte.

Gari, Hesian, Urtz, EH Sukarra, Las Tea Party, Eskean kristo, Lone Ark, Enkore, S.A, Chambao, Riot Propaganda, Coque Malla, Muchachito Bombo Infierno eta Seguridad Social taldeak proposatu dituzte

Zein musika talde ikusi nahiko zenituzke Galdakaoko aurtengo jaietan?. Galdakaoko Udalak webguneanren bidez inkesta zabaldu du herritarrek hautaketa egin dezaten. Guztira 18 proposamen egin dituzte: lau tributu banda, Gari, Hesian, Urtz, EH Sukarra, Las Tea Party, Eskean kristo, Lone Ark, Enkore, S.A, Chambao, Riot Propaganda, Coque Malla, Muchachito Bombo Infierno eta Seguridad Social.

Inkesta zabalik egongo da ekainaren 1era bitartean eta horretarako bi bide jarri ditu Udalak: udal webgunea eta Esan bulegoa.

SANTAKURTZAK 2017 – KONTZERTUAK. INKESTA

Zein musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 8an (Tributu-banden eguna)?

  1. The Bond Scott Band + Creedence Time (ACDC eta Creedence Clearwater Revival)
  2. The Smoking Stones (Rolling Stones)
  3. Leña al mono + Derivas (Leño eta Heroes del Silencio)
  4. Dylan Uncut + Californicators (Bob Dylan eta Red Hot Chili Peppers)

Zein musika-talde nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 9an?

  1. Gari
  2. Hesian
  3. Urtz
  4. EH Sukarra

Zein musika-talde nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 15ean?

  1. Las Tea Party (+ Berta Bittersweet, AneGuria, La Basu eta Muad Muasel)
  2. Eskean Kristo
  3. Lone Ark
  4. Enkore

Zein musika-talde nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 16an?

  1. S.A. (Soziedad Alkoholika)
  2. Chambao
  3. Riot Propaganda
  4. Coque Malla
  5. Muchachito Bombo Infierno
  6. Seguridad Social
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak