→Galdakao

Galdakaoko jaietako kartel lehiaketako irabazleak 1.000 euro jasoko ditu

galdakao jaiak 2017 kartelak

Irailaren 7tik 16ra ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Bi hilabete falta direla, 2018ko Santakurtzak iragarriko dituen kartel lehiaketa abian jarri dute.

Iazko kartel lehiaketako irabazleak // Argazkia: Geuria

Irailaren 7tik 16ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Bi hilabete falta direla, 2018ko Santakurtzak iragarriko dituen kartel lehiaketa abian jarri dute. Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da uztailaren 20ra bitartean eta lanak Galdakaoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztu beharko ditu interesdunak, Torrezabal Kultur Etxean. Lehiaketa honen oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Epaimahaiak uztailaren 27a baino lehen jakinaraziko du zein izango den aurtengo santakurtzetako kartel iragarlea. Aurkeztutako lanak jendaurrean jarriko dituzte ikusgai.

2.100 euro saritan

Aurreko edizoetan bezala aurten ere nagusien eta haur-gazteen kategoriak bereiziko dituzte kartel lehiaketan. Sariei dagokienez, nagusien kategoriako irabazleak 1.000 euro jasoko ditu, bigarren sarituak 400 euro eta udalerriko lehenengo sailkatuak 400 euro. Haur-gazte kategorian 100 euroko balioa duen bonoa banatuko dute hiru azpi-kategorietan: 2008 eta 2010 artean jaiotakoak, 2004 eta 2007 artean jaiotakoak, eta 2001 eta 2003 artean jaiotakoak. Sariei PFEZeko %19 kenduko diete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak