→Galdakao

Galdakaoko jaietako pregoilaria erabakitzeko proposamenak jasoko ditu Udalak

galdakao jaiak 2017 pregoia txupinazoa argazkia ander arrieta

Uztailaren 4an zabalduko du Udalak Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko lehen hautaketa prozesua. Proposamenak hilaren 15era arte helaraz daitezke.

Iaz Miren de Regil izan zen pregoilari eta Alfonso Postigo txupinero // Argazkia: Ander Arrieta

Uztailaren 4an zabalduko du Udalak Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko lehen hautaketa prozesua. Herritarrek euren proposamenak helarazi ahal izango dituzte hilaren 15era arte. Jasotako proposamenetatik hiru hautatuko dituzte (boto gehien duen gizonezkoa, boto gehien duen emakumezkoa eta boto gehien lortzen duen elkarte mistoa).

Era berean, Jai Batzordeak beste hiru hautagai proposatuko ditu, irizpide berak erabiliz ((boto gehien duen gizonezkoa, boto gehien duen emakumezkoa eta boto gehien lortzen duen elkarte mistoa).

Ondoren, bigarren fase bati ekingo diote eta berriro bozkatzeko prozesua zabalduko du Udalak uztailaren 18tik 26ra bitartean. Sei proposamenetatik aurtengo jaietako pregoilaria eta txupineroa aukeratuko dituzte herritarrek. Boto gehien lortzen duen pertsona pregoilaria izango da, eta beste sexuko pertsona bozkatuena txupineroa. Udalak erabakitako irizpideen arabera, irabazlea elkarte misto bat bada (bi sexuetako kideak dituena), bi figurak bere gain hartu ahal izango ditu, baina bermatu beharko da pregoia irakurtzeko eta txupina botatzeko ekitaldian gizonezko bat eta emakumezko bat daudela.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|