→Galdakao

Programa | 160 jarduera inguru antolatu dituzte Galdakaoko jaietan

galdakao jaiak 2017 kuadrillen desfilea txupinazoa argazkia ander arrieta

Irailaren 7an hasiko dira Galdakaoko Santakurtzak eta hilaren 16ra arte luzatuko dira. Jai Batzordeak 160 jarduera baino gehiago antolatu ditu.

Iazko kuadrillen desfilea, txupinazoa aurretik // Argazkia: Ander Arrieta

Irailaren 7an hasiko dira Galdakaoko Santakurtzak eta hilaren 16ra arte luzatuko dira. Besteak beste, gastronomia lehiaketak, kale-animazioa eta antzerkia, kirola (tartean, boxeo gaua edota esku pilota), goitibeheren lasterketa, bertso jaialdia eta kontzertuak izango dira.

Aurten Erabide Emakumeen Elkarteak irakurriko du pregoia eta Julez Diez triatletak txupina botako du udaletxeko balkoitik.

Galdakaoko jaiak 2018 – Egitaraua

Irailak 7, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxeko plazaraino
20:00 Pregoia eta txupinazoa udaletxetik
20:05 Kantuz Kantu: Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda. Kurtzea, Iturriondo eta Santi Brouard plazak
20:05 Diskofesta Kurtzeko plazan
20:30 Santakurtze esku pilota txapelketa. Finalaurrekoak (Orma bi kluba)
21:00 Elektrotxaranga Orkestra Kurtzeko plazatik
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Bohemian Soul (Galdakao) + The Buzz Lovers (Nirvana tributua)
24:00 Triziklo lasterketa Kurtzea frontoian (Zizpa Gazte Konpartsa)

Irailak 8, larunbata
09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
10:00 XIV. Paella txapelketa Plazakoetxen. Euria bada, Zabaleako parkean (Aldatz Soloa Txokoa)
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Kale-animazioa Adiskideak fanfarrearekin
12:30 Umeentzako berbena Kurtzeko plazan: ‘Denboran dantzan!’, Deabru Beltzak
13:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta gaiteroak
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean (Txosnen kolektiboa)
17:00 Kale-antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Amamaren ganbara’, Antxo ta Pantxa pailazoak
17:00 Taekwondo tailerrak Urreta eskolan (C.D. Taekwondo Urreta)
18:00 Santakurtze XXXVIII. Halterofilia Trofeoa Gandasegin (Club Halterofilia Galdakao)
19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Legorburu (Bizkaia) vs Ziarrusta (Bizkaia)
– Binakakoa: Zubizarreta (Gipuzkoa)-Otadui (Bizkaia) vs Alberdi (Gipuzkoa)-Uriondo (Bizkaia)
19:00 Dantza alardea Torrezabal Kultur Etxean (Centro extremeño La Morenita)
19:00 Mariatxiak Kurtzeko plazan: Elegancia mexicana
19:00 Antzerkia Berezikoetxeko plazan: ‘L’envers’, Cie. Ici’ Bas. Euria bada, Gandasegin
20:00 Boxeo gaua Urreta kiroldegian (Galdak.o Boxing)
20:00 Kale-animazioa Santi Brouard plazan: ‘Rock kalean’, Zo Zongó
22:00-06:00 Eraso sexisten aurkako espazioa Iturriondo plazan
22:30 Kontzertua Ardanza parkean: Fire (Galdakao) + La Fuga
23:30 Berbena Iturriondo plazan: Remix Orkesta
00:00-03:00 Doako alkoholemia azterketak Iturriondo plazan

Irailak 9, igandea
09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
08:00 Putxera txapelketa Urreta parkean (Txoko Hogeiak)
09:00 Gangurenera IV. Igoera Santi Brouard plazatik (Ganguren MT)
10:00 Marmitako txapelketa Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa)
10:30 Santakurtze esku pilota txapelketa Kurtzea frontoian. Finalerdiak (Orma bi kluba)
11:00 Gozo frijituen txapelketa Santi Brouard plazan. Euria bada, Zabalean (Centro Cultural extremeño La Morenita)
11:30 Argazki Rally-a (+18 urte). Izena ematea 11:00etatik 12:00etara (Click eta click elkartea)
11:30 + 17:00 Abentura parkea (+8 urte) Urreta eskolan
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean
12:00 Kale-animazioa: Rock’N Brass
12:30 Areto-dantzen tailerra (+16 urte) Kurtzeko plazan (Areto Dantza Taldea)
13:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta gaiteroak
16:00 Goitibeheren lasterketa Elexalden
16:00 Argazki Rally-a ume eta gazteentzat Gandasegin. Izena ematea 16:00-17:00 (Click eta click elkartea)
17:00 Haurrentzako tailerrak Urreta eskolan: eskulanak eta makillajea (Argizai Eskaut Taldea)
17:30 Petanka txapelketa Hondatza-bolei zelaian (Orma bi kluba)
18:00 Gazte gynkana (11-15 urte) Urreta eskolan
18:00 Gantxillo tailerra Ardanza parkean: ‘Ez beti da ez’ (Erabide Elkartea)
18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Barto’, Theater Gili-Gili. Euria bada, Gandasegin
18:00 Kale-animazioa Adiskideak fanfarrearekin
19:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes
19:30 Eraso sexisten aurkako dantza Ardanza parkean (Areto eta Erabide)
20:00 Argazki Rally-a Gandasegin: Kategoria guztien bukaera (Click eta click)
20:00 Pencak Silat erakustaldia Kurtzea frontoian. Kultura-trukea Indonesiarekin (C.D. Silek Tuo)
20:30 Areto-dantza lehiaketa Ardanza parkean (Areto Dantza Taldea)

Irailak 10, astelehena
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra Berezikoetxeko plazan. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa) Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
17:30 Motor txikien lasterketa (1-4 urte) eta Txokolatada Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa eta Eguzkibegi Ikastola). Euria bada, Gandasegin
18:00 Street Hand Ball Mistoa Mugaburuko landan (Eskubaloia Galdakao)
19:00 Bengoetxeko Danok Aurrera adineko elkartearen abesbatzaren kontzertua Kurtzeko plazan: Kantu herrikoiak
19:00 Rap tailerra Torrezabal Kultur Etxean La Basurekin (Erabide Elkartea)
19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Karregal (Bizkaia) vs Arabiourrutia (Bizkaia)
– Binakakoa: Orue-Gorostiaga (Bizkaia) vs Etxeita-Erkiaga (Bizkaia)
19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako txistu ikasleak eta gaiteroak
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:30 Kalez kalea trikitilariekin

Irailak 11, asteartea
14:00 Adinekoen jaia. Herri bazkaria eta dantzaldia Kurtzeko plazan. Prezioa 2 euro. Irailaren 5etik aurrera salgai Torrezabalen (09:00-13:30)
16:30 Mus txapelketa Iturriondo plazan (Patakon Kultur Elkartea)
16:30 Bi belaunaldien arteko saskibaloi txapelketa Ardanza parkean (Ibaizabal Saskibaloi Taldea)
17:00 Txikitenis partiduak (6-12 urte) Urreta eskolan (C. Tenis Elexalde Mendian)
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra Berezikoetxeko plazan. Euria bada, Urreta eskolan
18:00 Gaztechef txapelketa (11-16 urte) Plazakoetxen (Gazte Topaguneak). Euria bada, Gandasegin
19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako trikitixa ikasleak eta gaiteroak
19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Atutxa (Bizkaia) vs Aspuru (Bizkaia)
– Binakakoa: Murua (Gipuzkoa)-Ibarloza (Bizkaia) vs Agirremalloa (Bizkaia)-Gartzia (Gipuzkoa)
19:00 Rap txapelketa eta La Basuren show case-a Santi Brouard plazan (Erabide Elkartea). Euria bada, Gandasegin
19:30 Haurrentzako berbena: ‘Baserrian jai’, Panpotx K.T.. Euria bada, Urreta eskolan
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan

Irailak 12, asteazkena
17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa) Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
17:00 Rol, estrategia eya simulazio jokoak Gandasegin (Rigor Mortis)
17:00 Umeentzako ludoteka (1-7 urte) Berezikoetxeko plazan. Euria bada, Urreta eskolan
18:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘ Babo Royal’, Ganso&Cia. Euria bada, Urretan
18:30 Lagunarteko futbol partidua Zugatzuko zelaian: C.D. Galdakao vs Bilbao Athletic
19:00 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda eta Maximo Moreno musika eskolako trikitixa ikasleak eta gaiteroak
19:00 Dantza modernoa, funky eta jazz ikasleen erakustaldia Kurtzeko plazan
19:00 XXIV. Galdakaoko Topaketak esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Aurtenetxe (Bizkaia) vs Ugarte (Bizkaia)
– Binakakoa: Mendia-Artola (Bizkaia) vs Zugadi-Galarza (Bizkaia)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
20:30 Miguel A. Sevillari eta Mariano Lopezi omenaldia egiteko gizonezkoen areto-futbol partidua Urreta kiroldegian: Kukullaga B (Etxebarri) vs Peña Kalimotxo (Peña Kalimotxo)

Irailak 13, osteguna
11:00 Betiko jokoen olinpiadak adinekoentzat Kurtzeko plazan
17:00 Tenis txapelketa (12 urtez azpikoa) Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
17:00 Kartoizko zomorro tailerra Urreta eskolan
17:00 Umeentzako ludoteka (1-7 urte) Berezikoetxeko plazan. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Rol, estrategia eya simulazio jokoak Gandasegin (Rigor Mortis)
18:00 Guito jaurtiketa Iturriondo plazan (De Kuskos)
18:00 Kale-animazioa Kurtzeko plazatik: Perku Do Samba Bitxo Show
19:00 Kale antzerkia-dantza Santi Brouard plazan: ‘Topa’, Kukai eta Brodas Bros. Euria bada, Gandasegin
19:00 Kalez kalea: Gaiteroak, Maximo Moreno musika eskolako txistu eta trikitixa ikasleak eta Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda
19:00 Emakumezkoen esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide). Binakakoak:
– Aramendi-Badiola (Gipuzkoa) vs Vicario (Gipuzkoa)-Urien (Bizkaia)
– Arrizabalaga (Bizkaia)-Alba Martinez (Errioxa) vs Espinar (Bizkaia)-Arrieta (Gipuzkoa)
19:00 Zumba masterclass Ardanza parkean (Erabide Elkartea)
19:30 Buruhandiak Mugaburuko landan
19:30 Kale-animazioa Kurtzeko plazatik: Perku Do Samba Bitxo Show
20:30 Kalez kalea trikitilariekin
20:30 IX. Playback lehiaketa Ardanza parkean (Zizpa Gazte Konpartsa). Ondoren, DJ Txankleta
23:00 XXI. Galtzontzilo eta Kulero lasterketa Iturriondo plazan (Zizpa Gazte Konpartsa)

Irailak 14, ostirala
10:00-14:00 Parkour tailerra eta erakustaldia (+12 urte), eta Skate tailerra Mugaburuko landan. Izen-ematea 09:30tik aurrera
10:30 Kalez kalea: Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda
11:30 Meza nagusia Andra Mari elizan: Gurutzetako Abeslariak abesbatza eta Txistu-banda
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
12:30 Bizkaiko Sokadantza Zabaleako plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda
13:00 Kale-animazioa Santi Brouard plazan: Traperistak
13:30 Kalez kalea Santi Brouard plazatik: Bilbotarrak taldea
16:00 Orienting Iturriondo plazan (Ezkabiz)
17:00 Tortilla txapelketa Etxaburu kalean (Pepeto)
17:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Jule’, Hortzmuga Teatroa. Euria bada, Gandasegin
18:00 Kale-animazioa Kurtzeko plazan: Traperistak
18:30 XXIV. Galdakaoko Topaketak esku pilota partiduak Kurtzea frontoian (Adiskide)
+ Euskal Herriko afizionatuen lehen maila:
– Banakakoa: Egiguren vs Zubiria (Gipuzkoa)
19:00 Argazki Rally-aren sari banaketa Indarra Topagunean
19:00 Kalez kalea: Gaitariak eta Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda
19:00 Kale antzerkia Berezikoetxeko plazan: ‘Kale gorrian’, Mama Crea.
19:00-22:00 Mozorroak Iturriondo plazan (Txosnen kolektiboa)
20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
20:30 Zezensuzkoa Mugaburuko landa, Bizkaia kalea, Kurtzeko plaza eta Iturriondo (Guzur Aretxa)
21:00 Kale-animazioa Iturriondo plazan: Traperistak
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Mr. Pongo Band (Galdakao) + Eskorzo
23:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazatik: ‘Su à Feu’, Deabru Beltzak
23:00 Asier Bilbao Kurtzeko plazan: ‘Eusko Kabareta’
24:00 Flan-jana Kurtzeko frontoian (Zizpa Gazte Konpartsa)

Irailak 15, larunbata
09:00-20:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
10:30 Santakurtze esku pilota txapelketa. Finalak (Orma bi kluba)
11:00 + 17:00 Jokoak Mugaburuko landan: ‘Els Recicloperats’, Katakrak
11:00 Kalez kalea: Gaiteroak eta Triki Piu fanfarrea
11:30 Galdakaoko IX. eta Bizkaiko XIV. Artzain Txakur lehiaketa Ardanza parkean
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Kale-animazioa: Mr.Team taldea
13:30 Larrain dantza Iturriondo plazan (Andra Mari Dantza Taldea)
15:00 Herri bazkaria Kurtzeko plazan. Prezioa 12 euro. Irailaren 3tik aurrera tiketak salgai Torrezabalen (09:00-13:30 / Irailaren 3an arratsaldez ere: 20:30-22:00). Bazkaria eta gero, jantzi tradizionalen txapelketa (Dendari Elkartea), bertsolariak (Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia) eta erromeria
17:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazatik: ‘Zepelin’, La Baldufa
18:00 Kale-animazioa Adiskideak fanfarrearekin
19:00 Esku Pilota partidu profesionalak Kurtzea frontoian:
– Arretxe II-Urretabizkaia II vs Elordi-Irusta
– Altuna III-Larunbe vs Urrutikoetxea-Rezusta
*Sarrerak salgai egongo dira Urreta kiroldegian
19:30 Kale antzerkia eta dantza Santi Brouard plazan: ‘Sagartu’, Oinkari Dantza Taldea eta Hika Teatroa. Euria bada, Gandasegin
20:30 Areto-dantzen erakustaldia Urreta kiroldegian (Areto Dantza)
20:30 Kale-animazioa: Kuklux fanfarrea
22:00-06:00 Eraso sexisten kontrako gunea Iturriondo plazan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Txokoinedituak (Galdakao) + El Drogas + Oxabi erromeria (Galdakao)
00:00-03:00 Doako alkoholemia azterketak Iturriondo plazan

Irailak 16, igandea
09:00-14:00 Tenis (absolutuak eta 16 urtetik azpikoak) eta Padel txapelketak Zugatzuko pistetan (C. Tenis Elexalde Mendian)
10:30 50. Santakurtze Txirrindularitza Saria J.B. Uriarte kalean (Galdakao Txirrindularitza Taldea)
11:00 Arku tiroa Kurtzea frontoian (Arqueros Kasy kirol kluba)
12:00 + 17:00 Ume eta gazteentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Erraldoi eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazan
12:00 Kale-animazioa: Adiskideak fanfarrea
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan: Galdakaoko ‘Ad Libitum’ txistu-banda
16:00 Gazteen areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian (Lehen Maila): Jarrilleros F.S., Barakaldoko F.S. eta Lagun Onak F.S. (C.D.A. Lagun Onak)
18:00 Antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Trostan’, Oihulari Klown. Euria bada, Gandasegin
18:00 Herri Kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
18:00 Txitxarrillo eta dantza pausoak Ardanza parkean: Trio Menta eta Areto Dantza
18:00 Gizonezko seniorren areto-futbol txapelketa hirutara Urreta kiroldegian: Scalibur F.S. (Basauri. Euskal Liga), Portus a Manus F.S. (Kantabria, 3. Maila), Lagun Onak F.S. (Galdakao, 3. Maila)
18:00 Kalez kalea: Gaiteroak eta Triki Piu fanfarrea
18:00 Larruzko Pala partidua (umeak) Kurtzea frontoian:
– Gaubeka-Ibargaia vs Necol-Urrutia
20:30 Jai amaiera Kurtzeko plazan: kuadrillen arteko eta kuadrilla gazteen txapelketaren sari banaketa; argazki lehiaketako argazkien proiekzioa; dantzaldia eta azken biribilketa (Gazte Topaguneak, Txosnen kolektiboa, Galdakaoko ‘Da Capo’ musika-banda eta Areto Dantza)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak