→Galdakao

Argazkiak | Borroka feministaren aldarriarekin hasi dira Galdakaoko jaiak

Hasi dira Santakurtzak! Kuadrilen igoera eta gero, Erabide Emakumeen Elkarteak pregoila irakurri du eta Julen Diez triatletak jaien hasierako txupina bota du udaletxeko balkoitik. Erabide elkarteako Itziar Isasi kideak jaiak denonak direla aldarrikatu du, “beti errespetuan eta berdintasunean oinarrituta”.

Eta, jaietan edozein motatako erasorik ezin dela onartu adierazi du: “Jaiak ez dira aitzakia, eraso sexistarik ez! Emakumeak bagara askeak eta balio handikoak, independienteak eta autonomoak, anitzak eta jakintsuak, indartsuak eta boteretsuak. Ez beti da ez!”, adierazi du. Era berean, Euskaraldiari keinu egin diote, “euskara kalera atera behar delako”. “Gora Santakurtzak! Gora borroka feminista!” oihukatuz bukatu dute pregoia Erabidekoek.

galdakao jaiak 2018 txupinazoa 1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak