→Galdakao

Galdakaoko Olabarrieta auzoko jaiak maiatzaren 27tik 29ra ospatuko dira

galdakao olabarrieta jaiak

Umeentzako txokolatada eta pizzodromoa, bingo saioa, kirol eta gastronomia lehiaketak, gaueko mozorro lehiaketa, euskal dantzen emanaldia eta musika kontzertuak eta erromeriak prestatu ditu bertako Jai Batzordeak.

Galdakaoko Olabarrieta auzoak maiatzaren 27tik 29ra bitartean ospatuko ditu jaiak. Umeentzako txokolatada eta pizzodromoa, bingo saioa, kirol eta gastronomia lehiaketak, gaueko mozorro lehiaketa, euskal dantzen emanaldia eta musika kontzertuak eta erromeriak prestatu ditu bertako Jai Batzordeak.

Olabarrietako jaiak 2016 – Egitaraua

Maiatzak 27, ostirala

18:00 Txistulariak goitik behera

19:00 Bertokoen mus txapelketa

19:30 Txokolatadea umeentzat jubilatuen elkartearen eskutik

19:45 Pizzodromoa umeentzat

20:00 Bingo saioa plazan, jubilatuen elkartearen eskutik

22:30 DJ emanaldia

Maiatzak 28, larunbata

09:00 Txistulariak goitik behera

11:00 Puzgarriak

11:30 Txirrindularien XXXIX. Igoera, kadeteentzat

12:30 Basauriko gaiteroak

13:00 Igel Toka txapelketa plazan

13:30 Trikitixa, Jo&Jo

17:00 Umeentzako herri kirolak, URPE

18:00 Tortilla txapelketa

19:00 Erromeria ILUNPEAN taldearekin

19:30 Tortillak aurkezteko epea

20:00 Sardinadea

21:00 Tortilla txapelketa, sari banaketa

21:30 IRUDIAK 2.0 musika-dantza-kantu ikuskizuna

22:30 Gazte, ume eta nagusientzako SUA musika taldea

23:30 Mozorro lehiaketa musikaldiaren atsedenaldian

Maiatzak 29, igandea

10:00 Txistulariak goitik behera

12:00 Lehen jaunartzeko Meza Nagusia

13:00 Erreberentzia eta euskal dantzen emanaldia, MIREN ERREGINA taldea (Olabarrieta)

13:30 Auzoko nagusientzako hamaiketakoa

Gora