Sareak

☉ Hego Uribe

Hesian taldea ariko da Zaratamo eta Zeberioko jaietan

Euskal Herriko hainbat udalerrietan kontzertuak eskainiko dituzte, tartean, Hego Uribe eskualdean bi emanaldi iragarri dituzte: Zaratamoko eta Zeberioko jaietan, alegia.

|

hesian taldea 2018 facebook
Zaratamoko eta Zeberioko jaietan izango da Hesian // Hesian Taldea

Hesian talde euskaldunak udako kontzertuak iragarri berri ditu. Euskal Herriko hainbat udalerrietan izango dira, tartean, Hego Uribe eskualdean bi kontzertu iragarri dituzte: abuztuaren 11n Zaratamoko jaietan izango da talde nafarra eta irailaren 1ean Zeberioko jaietan.

Mungia (ekainak 28), Arantzazu (ekainak 29), Bidarrai (uztailak 14), Zornotza (uztailak 21), Errenteria (uztaila 24), Portugalete (abuztuak 16), Arrankudiaga (abuztuak 20) eta Gueñes (irailak 14) herrietan ere izango da Hesian taldea.

☉ Hego Uribe

‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua antolatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak Galdakaon

|

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak agerraldia egin du Galdakao-Usansolo Ospitalaren aurrean, Osakidetzako egoera salatzeko // Hego Uribeko Kontseilu Sozialista

Osakidetzako egoera salatu du Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak. “Azken urteetako krisi kapitalistaren adierazle zuzenak diren osasungintza publikoaren kolapsoa eta azpikontratetan gero eta ohikoagoak diren lan baldintza kaxkarrak salatzen ditugu”, diote.

“Izan ere, auzi honi dagokionez gure inguruan azken hilabeteetan eman diren aldaketak nahiko nabariak dira, San Migeleko pediatriako murrizketak, ospitaleko zerbitzu ezberdinen pribatizazioa, anbulantzietako langileen greba luzeak, ospitaleko biltegietako langileen egoera…”, salatu dute.

Ildo horretan, ‘Langile boterea eraiki. Badago alternatiba’ lemapean zenbait ekintza antolatu dituzte apirilean: ‘Azpikontratak jopuntuan’ mahai-ingurua Galdakaon apirilaren 18an eta maiatzaren 1era begira herri batzarrak deitu dituzte Galdakaon eta Basaurin.

“Euskal Herriko Kontseilu Sozilistatik instituzioen alternatiba faltsuetatik haratago alternatiba erreala badagoela zabaldu nahi dugu, langile boterearen eraikuntza. Hala nola, langileriaren bizi baldintzen hobekuntza lortzeko, iruzur instituzionalen aurrean, langileriaren independentzia politikoa oinarri izanda, gure interesen alde mobilizatzen eta antolatzen jarraitzea ezinbestekoa da”, diote.

Egitaraua

Apirilak 18, osteguna
Mahai-ingurua: ‘Azpikontratak jopuntuan’. Anbulantziak Borrokan eta Bilbo Handiko borrokak CGTko kide baten eskutik
18:00 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)

Apirilak 26, ostirala
Herri Batzarrak: ‘Maiatzaren 1ean mobilizatzeko beharraz’
18:30 Torrezabal Kultur Etxea (Galdakao)
18:30 Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri)
Luntxa egongo da

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

‘Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna’ argazki lehiaketan parte-hartzeko epea zabaldu dute

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeialdeko argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea

|

Zaldi bat, Hego Uriben // Geuria

Abuztuaren 31ra arte zabalik dago Gorbeiako Nire Txoko Kuttuna argazki lehiaketaren bigarren edizioan parte-hartzeko epea.

Lehiaketaren helburua Gorbeia Helmuga Historikoaren lekuak edo esperientziak erretratatu eta Instagram sare sozialean elkarbanatzea da. Argazki horiek Arakaldo, Aramaio, Arantzazu, Arratzua-Ubarrundia, Artea, Areatza, Bedia, Galdakao, Legutio, Otxandio, Orozko, Ubide, Urkabustaiz, Zeanuri, Zigoitia eta Zuian egin daitezke. Hego Uribe eskualdea Gorbeialdetik benetan hurbil daude: Galdakao eta Zeberio dira eremutik gertuen dauden bi udalerriak.

Sariak eta parte-hartzeak

Sari bi banatuko dituzte guztira: lehiaketaren garaileak 200 euro jasoko ditu eta lana promozioa egiteko materialetan erabiliko da. Horrez gainera, irabazlearen lanak Estatu mailako ‘Mi Rincón Favorito’ lehiaketan parte hartuko du. Bigarren saria 100 eurokoa izango da.

Gorbeialde Landa Garapen Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillak antolatutako lehiaketaren lehen edizioan 105 pertsonak hartu zuten parte eta Aintzine Larreina Fernández de Leceta izan zen garailea.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

⚪️🔴 GABARRA | 🏆 Aupa Aitor Paredes! 😊 Gora Arrigorriaga! 🥳⚽️ Aupa Athletic!

|

Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga. GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu.

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Bideoak / Hego Uribeko Athleticzaleek gogoz animatu eta ospatu dute garaipena!

|

Zuzeneko emisioak egin zituen atzo GEURIAko lantaldeak Arrigorriagan eta Basaurin / Geuria

Hego Uribeko kaleen giroaz gozatzeaz gain, Arrigorriagan eta Basaurin jarritako pantaila erraldoietan izan ginen atzokoan. Giro aparta, urduritasuna eta festa izan ziren nagusi. Emozioz beteriko gaua izan zen atzokoa Hego Uriben. Ehunka Athleticzale Sevillan izan ziren eta milaka euren herrietako kaleak hartu zituzten.

Berezia izan zen Arrigorriagan antolatutako jaia. Izan ere, arrigorriagar batek jokatu zuen Kopako finala: 120 minutuak jokatu eta irabazi. Aitor Paredes oso presente izan zuten atzokoan Arrigorriagan. Arrigorriagarrak jokatu duen lehen finala izan da eta lehenengoan lortu du garaile izatea.

BASAURI
Partidu aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Partida aurrekoak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

ARRIGORRIAGA
Garaipenaren ospakizunak

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

Argazkiak / Hego Uribe zurigorriz jantzi da Kopako finalaren atarian

Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon

|

Egun bakarra falta da Kopako Finalerako, eta Hego Uribeko herriak zurigorriz jantzita ageri dira, dotore eta alai. Eraikinak, etxeak, balkoiak… dena da zuri eta gorri Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Usansolo edo Ugaon. Hona hemen GEURIAn batu ditugun argazkiak:

BASAURI

         

SAN MIGEL

GALDAKAO

ARRIGORRIAGA

ETXEBARRI

 

USANSOLO

      

UGAO

 

 

Osorik irakurri