→Ugao

Marta Carmonaren kartelak iragarriko ditu aurten Ugaoko jaiak

Ugaok badu 2018ko jaiak iragatzeko kartela. XXVIII. Kartel Lehiaketako epaimahaiak Marta Carmona Sanchez ugaotarraren kartela hautatu du. 500 euroko saria jasoko du Carmonak. Aipatzeakoa da 15 urtetik beherako kategorian ez dela kartelik aurkeztu.

 

 

Bestalde, gogoratu Pruden Peña, Ecos de Ugao udal aldizkariaren zuzendaria izango dela aurtengo jaietako pregoilaria. Hala aukeratu dute herritarrek eta jai batzordeak . Bestalde, Javi Landeta izango da aurtengo jaietan bolari bira emango diona, Ugaoko txistulari guztien izenean.

Irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira aurten Ugaoko jaiak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|