→Basauri

Oihan Vega, umeentzako jarduerak eta Rock gaua Pozokoetxeko San Juan jaietan

basauri pozokoetxe 2015 san juan sua

Pozokoetxe auzoan ekainaren 23tik 26ra bitartean izango dira San Juan jaiak. Oihan Vega, dantza ikuskizunak, umeentzako tailerrak eta rock gaua egitarauan

Basaurin bi auzotan ospatzen dira San Juan jaiak, egitarau propioarekin: Basozelain eta Pozokoetxen. Udalerriko auzo gorenean bezala, Pozokoetxen ekainaren 23tik 26ra bitartean izango dira festak. Dantza ikuskizunak, rock kontzertuak, disko-festak, umeentzako tailerrak eta jolasak, paella eta tortila lehiaketak eta San Juan sua nabarmentzen dira.

Pozokoetxeko jaiak 2016 – Egitaraua

Ekainak 23, osteguna

18:00 Jaien hasiera, txupina eta batukada

19:00 Disko-festa: ‘Mari eta bere lagunak’

20:30 Herri txokolatada

22:30 ‘San Juan Gaua’ ikuskizuna Antzart taldearekin

23:00 San Juan sua

Ekainak 24, ostirala

08:00 Txupina Super Txeluren eskutik

11:30 Umeentzako tailerrak

17:00 Balioak dituzten ipuinak: balioetan heztea, berdintasuna, kontsumo arduratsua, gatazken konponbidea

19:00-20:00 XIX. Tortila txapelketa

22:00 Rock gaua: Atasko (Basauri) eta Sonic Toys (Iruña)

Ekainak 25, larunbata

08:00 Txupina

11:00-14:00 Umeentzako jarduerak

12:00 Kalejira Basauriko Haizedoinu taldearekin

13:00 Apar-jaia

18:00 Haurrentzako jolasak Gizarte Etxearen plazan

18:00 Erromeria: Txitxarrilloa

23:00 Disko-festa: Oihan Vega

Ekainak 26, igandea

08:00 Txupina

11:00-14:30 Paella lehiaketa

12:00 Kalejira Danbolin Txistu Elkartearekin

17:00 Electrocharanga Lokomotores

21:00 Jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak