→Zeberio

Eusebio Aldekoa zahar egoitza, Txubelasu Guraso Elkartea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak, Sandonietako txupinero proposamenak

Aurten lehenengo aldiz, Zeberioko herritarrek aukeratuko dute Sandonietako txupineroa nor izango den, galdeketa bidez.

Austarri Mendi Taldeak eta Iturripe Kultur Elkarteak bota zuten iaz txupina / Geuria

Abuztuaren 29tik irailaren 2ra ospatuko dituzte Sandoniak Zeberion, eguenetik astelehenera. Aurten lehenengo aldiz, Zeberioko herritarrek aukeratuko dute Sandonietako txupineroa nor izango den, galdeketa bidez. Proposamenen artean Ermitabarriko Eusebio Aldekoa zahar egoitza, Txubelasu Guraso Elkartea eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma daude.

Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra arte bozkatu ahal izango da, esteka honetan sakatuta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak