→Ugao

Goazen antzezlana Ugaora helduko da irailean, jai egitarauaren barruan

ugao goazen antzezlana 2017 jaiak

Irailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak. Oraindik ez dute egitaraua publiko egin, baina dagoeneko zenbait jardueren berri izan du Geuriak.

Goazen telesaileko aktoreak // EiTB

Irailaren 7tik 11ra bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak. Oraindik ez dute egitaraua publiko egin, baina dagoeneko zenbait jardueren berri izan du Geuriak. Besteak beste, irailaren 8an Go!azen dantzatu eta abestera musikala izango da Ugaoko jaietan Glu Glu konpainiak jakinarazi duenaren arabera.

Euskal Telebistako (ETB) gazte fenomenoak bigarren aldiz bisitatuko du Hego Uribe eskualdea. Izan ere, martxoan Galdakaon izan ziren Goazeneko aktoreak eta sarrera guztiak agortu zituzten. Ramon Agirre, Asier Burguete, Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Aritz Mendiola eta Markel Gajate dira aktoreak.

Era berean, beste jarduera bat izango da Konkistatzailearen Bila. Irailaren 9an izango da ekintza eta helburua da Ugaoko konskistatzailea aurkitzea. Azken proban ETBko El Conquistador saioko azken edizioko parte-hartzaileen laguntza jasoko dute partaideek. Tartean, Aiskander Jauregi ugaotarra izango da.

Gora