→Ugao

Ugaoko jaiak iragartzeko kartel lehiaketak 600 euro banatuko ditu

Bi kategoria ezarri dituzte: 6 eta 14 urte bitartekoa eta 15 urtetik gorakoa. Lehenengo kategoriako irabazleak 100 euro jasoko ditu eta bigarren kategoriakoak 500 euro

Irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak. Jai Batzordea egitaraua prestatzen ari diren bitartean, Udalak Udiarraga jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du martxan beste urte batez. Lehiaketara edozein herritar aurkez daiteke eta bi kategoria ezarri dituzte: alde batetik, 6 eta 14 urte bitartekoa (A taldea) eta bestetik, 15 urtetik gorakoa (B taldea). Lehiaketak guztira 600 euro banatuko ditu: A taldeko irabazleak 100 euro jasoko ditu marrazkigintza materialak erosteko, eta B taldeko irabazleak 500 euro.

Parte-hartzaileek euren lanak Jane Jauregian aurkeztu behar dituzte 10:00etatik 13:00etara bitartean. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 29ra arte (13:00ak arte) egongo da zabalik. Jai Batzordeak uztailaren 2an jakinaraziko ditu irabazleen izenak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|