→Ugao

Ugaoko jaietako pregoilaria izateko proposamenak jasoko dituzte ekainean

ugao jaiak 2017 txupinazoa 8

Ugaoko jaietako pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak proposatzeko epea zabalduko du Jai Batzordeak ekainaren 4tik 10era.

Ugaoko Izarra eta Izaskun Landaida izan ziren iazko jaietako pregoilaria eta bola-birakaria // Geuria

Irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira Ugaoko jaiak eta beste urte batez, jaietako pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak proposatzeko epea zabaldu du Jai Batzordeak. Era berean, asteleheneko mozorroen gaia aukeratzeko proposamenak ere jasoko dituzte.

Proposamenak bidaltzeko epea zabalik egongo da ekainaren 4tik 10era bitartean. Parte hartu nahi duenak kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikora bidali ahal izango ditu bere proposamenak, baita Jane Jauregian bertan edo 946 480 704 telefono zenbakira deituta.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak