→Ugao

600 euro, Ugaoko jaiak iragarriko dituzten kartel irabazleentzako

Udiarragako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da eta ekainaren 30era arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea. Lehiaketak bi maila izango ditu: alde batetik 6 eta 14 urte bitartekoen kategoria (A maila) eta bestetik, 15 urtetik gorakoen kategoria (B maila).

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude udal webgunean. Maila bakoitzeko sari bakarra banatuko dute: A kategorian marrazteko materialetan oinarritutako 100 euro eta B kategoriako irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Epaia uztailaren 21ean emango dute jakitera.

Gora