→Ugao

Programa | Paella txapelketa, puzgarriak, erromeria eta San Juan sua Markioko jaietan, Ugaon

galdakao urreta jaiak san juan

Egitarau zabala antolatu du Markioko Jai Batzordeak San Juan jaia ospatzeko.

Ekainaren 23an ospatuko dute San Juan jaia Markion, Ugaon. Puzgarriak, buruhandiak, Segoviako jotak eta euskal dantzak, San Juan sua, txokolatada… Egitarau zabala antolatu du Markioko Jai Batzordeak. Markiora joateko autobus zerbitzua jarriko du Ugaoko Udalak.

MARKIOKO JAIAK 2018-EGITARAUA

Ekainaren 23, larunbata

11:00 Markiorako kalejira (Herriko enparantzatik irtengo da)

12:00 Umeentzako puzgarriak

12:00 Meza San Joan baselizan. Jarraian luntxa trikitilariek girotuta

14:00 Paella lehiaketara aurkeztutako paellen aurkezpena eta sari banaketa

18:00 Buruhandien kalejira Ugaoko enparantzan

20:00 Segoviako jotak eta euskal dantzak Ugaoko enparantzan

21:30 Dantzaldia Arizgoiti taldearen eskutik Ugaoko enparantzan

22:30 San Juan sua eta txokolatada

23:00 Dantzaldia Arizgoiti taldearen eskutik Ugaoko enparantzan

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak