→Ugao

Ugao Mexiko bihurtuko da Udiarraga jaietan

ugao udiarraga jaiak 2015 indaba jana mozorroak

Ugao-Miraballesko herritarrek ‘Gora Mexico’ gaia aukeratu dute aurtengo Udiarraga jaietako indaba-jan astelehenean mozorrotzeko irailaren 12an

Ugao-Miraballesko herritarrek ‘Gora Mexico’ gaia aukeratu dute aurtengo Udiarraga jaietako indaba-jan astelehenean mozorrotzeko irailaren 12an. Guztira botoen %48a jaso du gaiak, proposatutako beste hiru gaien gainetik: ‘Roma eta erromatarrak’ (%34), ‘2016ko Olinpiadak’ (%16) eta ‘Musika eta musikariak’ (%10).

Jai batzordetik Ugao-Miraballesko herritar guztiak gonbidatzen dituzte jaien agurra izango den egun hau mozorroekin “koloreztatzen” lagundu eta egun hau eurena eginez aktiboki parte har dezaten.

Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina irailaren 12an izango dira ohiko indaba-jana eta Bola jirarazteko ekitaldia Udiarraga jaiei amaiera emateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak