→Ugao

Pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak bozkatzeko epea zabalik

ugao jaiak 2016 txupinazoa 7

Epea irekita egongo da ekainaren 29ra arte. Era berean, txosnak jartzeko eskabidea egiteko epea zabaldu dute uztailaren 14ra bitartean.

Epea irekita egongo da ekainaren 29ra arte. Era berean, txosnak jartzeko eskabidea egiteko epea zabaldu dute uztailaren 14ra bitartean

Irailean ospatuko dira Ugaoko jaiak eta aurtengo Jai Batzordeak inkesta ireki du pregoilaria eta bolari bira emateko hautagaiak aukeratzeko. Alde batetik, jaiei hasiera emateko hautagaiak dira: Sarea Txiki abesbatza, Ugaoko Izarra elkartea eta Ugao-Miraballeseko Caritas erakundea. Eta, bestetik, jaien amaieran bolari bira emateko kaandidatuak dira: Izaskun Landaida Emakumendeko zuzendaria eta ugaotarra, Ibilgura emakumeen elkartea eta Txistularia (bolari bira eman zion lehenengo txistularia eta tradizioa ezarri zuena ordezkatuz).

Hautagaiak bozkatzeko epea irekita egongo da ekainaren 29ra arte. Horretarako, herritarrek hainbat bide dituzte: online bidezko inkesta eta Jane Jauregira edo udaletxera bertaratuz.

TXOSNAK JARTZEKO ESKABIDEAK

Era berean, Udiarraga jaietan txosnak jartzeko eskabideak egiteko epea zabaldu du Udalak uztailaren 14ra arte. Irabazi asmorik gabeko kirol-klubek eta herriko elkarteek udaletxeko bulegoetan egin beharko dute eskaera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak