→Basauri

Urriaren 8tik 16ra bitartean ospatuko dira Basauriko jaiak

Sei hilabete barru basauriarrek hasiera emango diete sanfaustoei. Urriaren 8an, larunbatez, txupinazoak kuadrillen jaitsiera ekarriko du eta bederatzi egunetan zehar kaleak girotzen ibiliko dira Herriko Taldeak osatzen duten hamabost kuadrilletako kideak zein bestelako herritarrak.

Asier Ogizak jarraituko du Herriko Taldeakeko lehendakari lanetan. Jai Batzordea hurrengoek osatuko dute: Saioa Medina (lehendakari ordea), Roberto Almanza (diruzaina), Aritz Urtiaga (idazkaria), Diana Garcia (batzorkidea), Agare Lopez (batzorkidea), Jon Zugazagoitia (batzorkidea) eta Joseba Andoni Astigarraga (batzorkidea).

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak