→Galdakao

Programa | Usansoloko Talde Feministak hasiera emango die Ander Deuna jaiei

Azaroaren 30ean hasiko dira Ander Deunaren omenezko jaiak Usansolon, eta abenduaren 2ra arte luzatuko dira. Egitaraua hemen irakurgai:

Usansoloko jaietako tortila lehiaketa, maiatzean // Argazkia: Geuria

Azaroaren 30ean hasiko dira Ander Deunaren omenezko jaiak Usansolon, eta abenduaren 2ra arte luzatuko dira. Besteak beste, kuadrilen jaitsiera, gastronomia lehiaketak, kirola, kalejirak eta kontzertuak antolatu ditu Ujaba Usansoloko Jai Batzordeak. Aurten, Usansoloko Talde Feministak hasiera emango die azaroko jaiei pregoia irakurrita.

Era berean, abenduaren 8an eta 9an ohikoa den Ander Deunaren Krosa ospatuko da Usansolon: eskola artekoa larunbatean eta Kros nagusia igandean.

Usansoloko jaiak 2018 Ander Deuna – Egitaraua

Azaroak 30, ostirala
17:00 Tailerrak Ludotekarekin
18:00 Disko festa
20:00 Kuadrilen jaitsiera Lamintxuren eskutik
20:30 Kuadrilen jaitsierako sari banaketa
20:45 Pregoia: Usansoloko Talde Feminista
20:45 Txorizoak plazako txosnan
21:00 Disko festa
23:00 Erromeria: Zirkinik bez

Abenduak 1, larunbata
09:00 Diana Bizkaiako Gaiteroekin
10:00 Tortila eta Indaba lehiaketak
10:00 Tortila Txiki txapelketa
10:00 Eskolarteko saskibaloi partiduak
10:30 Umeen arteko pala partiduak
11:00 Beteranoen arteko pala partiduak
12:00 Erraldoiak eta kalejira
12:00 Tailerrak
13:00 Pasabares: Bizkaiko Gaiteroak eta lagunak
14:00 Tortila eta Indaba lehiaketen sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa
18:00 Bizkaiko Gaiteroak eta lagunak
18:30 Euskal erromeria: Oinarineko txaranga
19:00 Taloak plazan
20:00 Trikipoteoa Lamintxuren eskutik
22:00 Kontzertua: Voltium
23:30 Erromeria: Ilargi beltza

Abenduak 2, igandea
09:00 Diana Bizkaiko Gaiteroekin
10:00 Azoka
11:00 Aldibereko xake partiduak
12:00 Kalejira Oinarin Dantza Taldearen eskutik
12:30 Euskal dantzak: Oinarin Dantza Taldea eta Arratia-Nerbioiko dantza taldeak
13:00 Pasabares: Bizkaiko Gaiteroak eta lagunak
17:30 Umeentzako ikuskizuna Gazteberriren eskutik: Antxo eta Pantxa

Abenduak 8, larunbata
10:00 Eskolarteko Krosa

Abenduak 9, igandea
10:00 Ander Deuna LXIV. Krosa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak