→Galdakao

[Programa] Ander Deunaren omenezko jaiak azaroaren 24tik 26ra Usansolon

usansolo jaiak 2016

Usansoloko sanandresak ospatuko dira azaroaren 24tik 26ra bitartean. Umeentzako tailerrak, disko festa, gastronomia txapelketak eta kirola izango dira.

Usansoloko sanandresak ospatuko dira azaroaren 24tik 26ra bitartean. Besteak beste, umeentzako tailerrak, disko festa, tortilla, indaba eta arroz pastel txapelketak, eskolarteko saskibaloi partiduak, esku-pilota, euskal dantzen alardea Arratia-Nerbioi eskualdeko taldeekin eta herri bazkaria antolatu ditu Ujaba Jai Batzordeak. Musika kontzertuei dagokienez, Batek Daki, Koiu eta Ilargi Beltza taldeak ariko dira. Jaiak bukatuta, abenduaren 2an eta 3an herri krosa izango da: larunbatean eskolartekoa, eta igandean nagusien txanda izango da.

Usansoloko sanandresak 2017 – Egitaraua

Azaroak 24, ostirala
17:00 Umeentzako tailerrak
18:00 Diskofesta
20:00 Kuadrillen jaitsiera
20:30 Sari banaketa
20:45 Pregoia: Unkina ikastetxea
20:45 Txorizoak plazako txosnan
21:00 Diskofesta
23:00 Erromeria: Batek Daki
01:00 Gazte Bingoa

Azaroak 25, larunbata
09:00 Diana Bizkaiko Gaiteroekin
10:00 Tortila eta Indaba txapelketa
10:00 Arroz pastel txapelketa
10:00 Tortila txiki txapelketa
10:00 Eskolarteko saskibaloi partidak kiroldegian
10:30 Umeen arteko pala partidak Meatzetako frontoian: Iraia Navas vs Uxue Urgoiti / Amaia Riobo vs Uxue Zubiaur
11:00 Beteranoen arteko pala partidak: Luis Lopez vs Alberto Vilanova / Karmelo Arteaga vs Raimon Diaz
12:00 Intxausti IV vs Kepa Amorrortu / Urtzi Abaskal vs Jose Jareño
12:00 Erraldoiak
12:00 Ludoteka plazan
13:00 Pasabares, Bizkaiko eta Kalaorrako Gaiteroak
14:00 Gastronomia lehiaketen sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00-18:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa
19:00 Taloak plazan
22:00 Kontzertua: Koiu
23:30 Erromeria: Ilargi Beltza

Azaroak 26, igandea
09:00 Diana
10:00 Azoka
11:00 Aldibereko Xake partidak Arlobaltza plazan
12:00 Dantza alardea kiroldegian
13:00 Pasabares, Bizkaiko eta Kalaorrako Gaiteroak
17:30 Umeentzako ikuskizuna Gazteberriren eskutik

Azaroak 30, osteguna
19:00 Usansoloko Orfeoiaren kontzertua San Andres elizan

Abenduak 2, larunbata
11:00 Eskolarteko Krosa Laminarrietan

Abenduak 3, igandea
10:00 Ander Deunaren LXIII. Krosa

Gora