→Galdakao

Programa | Kuadrillen arteko lehen txapelketa antolatu dute Usansoloko jaietan

usansolo jaiak 2017 maiatza 5

Maiatzaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dira Usansoloko jaiak. Aurten, nobedade bezala kuadrillen arteko lehenengo txapelketa antolatu du Jai Batzordeak.

Gastronomia lehiaketa iazko Usansoloko jaietan // Geuria

Maiatzaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dira Usansoloko jaiak. Besteak beste, umeentzako tailerrak eta jolasak, euskal dantzak, gastronomia txapelketak, kale antzerkia, herri bazkaria eta kirol-erakustaldiak antolatu dituzte. Aurten, nobedade bezala kuadrillen arteko lehenengo txapelketa antolatu du Jai Batzordeak, eta hiru egunetan zehar proba ezberdinak egin beharko dituzte kuadrillaka. Kontzertuei dagokienez, Huts eta Ilargi Beltza izango dira maiatzaren 12an, larunbatez. Patri Espinar pilotariak pregoia irakurriko du jaien hasieran.

Usansoloko jaiak 2018 Maiatza – Egitaraua

Maiatzak 11, ostirala
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak
18:30 Umeentzako disko festa
19:00 Euskal dantzak: Oinarin Dantza Taldea
19:15 Txorizoak plazan
20:00 Disko festa
20:15 Pregoia: Patri Espinar
20:30 GinPoteoa
23:00 Erromeria: Bide Batez
24:30 Taldekako zaku lasterketa
01:00 Bertso/Olerki/Poema aurkezpena plazan

Maiatzak 12, larunbata
09:30 Diana
10:00 Umeentzako zein nagusientzako tortilla txapelketa
10:00 Paella txapelketa
10:00 Sagar pastela txapelketa
10:00 Saskibaloia: Bizkaiko eskolarteko jokoetako fase finala
10:30 Pala partiduak: neska gaztetxoak eta nagusiak
12:00 Umeentzako tailerrak
14:00 Tortilla txapelketaren sari banaketa
14:00 Paella txapelketaren sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Txapela jaurtiketa
17:30 Artetara txirrundulari kronoeskalada
17:45 Txapel jaurtiketaren sari banaketa
18:30 Erromeria Oinarin Dantza Taldearen eskutik
19:30 Taloak
20:00 Kale antzerkia: Kale gorrian ikuskizuna Ikurriñaren plazan
22:30 Kontzertuak: Hust + Ilargi Beltza
01:00 Soka salto motrollon lehiaketa plazan

Maiatzak 13, igandea
09:30 Diana
09:30 Artisau azoka
10:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa
10:00 Saskibaloia: Bizkaiko eskolarteko jokoetako fase finala
10:00 Usansoloko XVIII. Esku Pilota txapelketa:
– Umetxoak: Goikuria-Santana (Usansolo) vs Fraile-Azkona (Usansolo)
– Umeak: Etxezarraga-Arteaga (Usansolo-Basauri) vs Amuriza-Zuluaga (Areatza)
– Gaztetxoak: Etxebarria-Artetxe (Usansolo) vs Iturbide-Uriguen (Zaratamo)
– Gaztetxoak R: Astobieta (Usansolo) vs Artaraz (Zeanuri)
– Emakumeen binakako partida: Eneritz Arrieta-Maite Iriarte (Azkoitia-Azpeitia) vs Maddi Mendizabal-Ainhoa Urien (Zaldibia-Abadiño)
10:30 Usansoloko III. Futbol txapelketa aurre-benjamin 2010
12:00 Usansoloko II. Skate Eguna
12:00 Erraldoiak eta biribilketa
18:00 Danborrada musika bandarekin, Unkina plazatik
19:00 Jaien amaiera txokolatada txurrerian
19:00 I. Kuadrillen arteko txapelketaren sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak