→Galdakao

Programa | Mirari Emakumeen Taldeak irakurriko du Usansoloko jaien pregoia

Maiatzaren 10etik 12ra bitartean izango dira Usansoloko jaiak. Umeentzako jarduerak, erromeriak, gastronomia txapelketak, kirola eta danborrada izango dira.

Kuadrilla arteko II. Txapelketa egingo dute aurten // Argazkia: Geuria

Maiatzaren 10etik 12ra bitartean izango dira Usansoloko jaiak. Umeentzako jarduerak, erromeriak, gastronomia txapelketak, kirola eta danborrada izango dira. Aurten Mirari Emakumeen Taldeak irakurriko du jaien hasierako pregoia.

Usansoloko jaiak 2019 maiatza – Egitaraua

Maiatzak 10, ostirala
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak
18:30 Umeentzako disko festa
19:15 Txorizoak plazan
19:15 Pregoia: Mirari Emakumeen Taldea
19:30 Euskal Dantzak: Oiñarin
20:15 Disko festa
20:30 Gin Poteoa
23:00 Erromeria: Zirkinik Bez
01:00 Playback

Maiatzak 11, larunbata
09:30 Diana
10:00 Tortilla txapelketa umeentzako
10:00 Tortilla txapelketa
10:00 Paella txapelketa
10:00 Txokolatezko pastela txapelketa
10:00 Saskibaloia
10:00 Umeen Pala erakusketa
11:00 Nagusien Pala erakusketa
12:00 Usansolo Racing Taldearen Eskuderia aurkezpena
12:00 Umeentzako tailerrak
14:00 Tortilla txapelketaren sari banaketa
14:00 Paella txapelketaren sari banaketa
15:00 Herri bazkaria
17:00 Txapel jaurtiketa
17:30 Artetara txirrindulari kronoeskalada
17:45 Txapel jaurtiketaren sari banaketa
18:00 Erromeria: Oiñarin Dantza Taldea
19:30 Taloak
22:30 Kontzertua: Fetitxe
23:30 Erromeria: Ilargi Beltza
01:00 Playback

Maiatzak 12, igandea
09:30 Diana
09:30 Artisau Azoka
11:00 Txikirally Baratzeko plazan
12:00 Usansoloko III. Skate Eguna
12:00 Erraldoiak eta biribilketa
18:00 XXV. Danborrada Unkina plazatik
19:00 II. Kuadrilla arteko txapelketaren sari banaketa
19:00 Jai amaiera eta txokolatada

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak