→Zaratamo

Zoo talde valentziarra izango da Arkotxako jaietan

zaratamo arkotxa jaiak 2018 zoo

Ekainaren 1etik 3ra bitartean ospatuko dira aurten Arkotxako jaiak. Zoo talde valentziarrak kontzertua eskainiko du ekainaren 2an.

gaur eguneko kontu politikoak eta sozialak lantzen ditu Zoo taldeak bere abestietan // Zoo

Ekainaren 1etik 3ra bitartean ospatuko dira aurten Arkotxako jaiak. Oraindik egitaraua zehazteke dagoen arren, Jai Batzordeak larunbateko kontzertuaren berri eman du. Hain zuzen ere, ekainaren 2an, Zoo talde valentziarra izango da Arkotxako jaietan.

Rapa, rocka, cumbia eta reaggetoia nahasten ditu taldeak eta gazteleraz zein valentzieraz aritzen dira. Besteak beste, gaur egungo kontu politikoak eta sozialak lantzen dituzte euren abestietan.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|