☉ Zaratamo
Programa / 25 jarduera antolatu dituzte Arkotxako jaietan
Besteak beste, Trastorna2, Mr. Pongo Band, Fetitxe, Zoo eta Akerbeltz taldeek musika kartela osatuko dute. Errugbia eta esgrima batzen dituen Jugger kirolaren erakustaldia izango da.
Besteak beste, Trastorna2, Mr. Pongo Band, Fetitxe, Zoo eta Akerbeltz taldeek musika kartela osatuko dute. Errugbia eta esgrima batzen dituen Jugger kirolaren erakustaldia izango da
Ekainaren 1etik 3ra bitartean ospatuko dira Arkotxako jaiak. Jai Batzordeak hogeita bost jarduera inguru antolatu ditu eta horiek hiru egunetarako osatu duen egitarauan zehar banatu ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, kuadrillen kalejira, umeentzako jolasak eta tailerrak, paella, tortilla eta sukalki lehiaketak, karta txapelketak, dantza erakustaldia, Eusko Olinpiadak eta musika kontzertuak.
Berrikuntza bezala, hilaren 2an Jugger erakustaldia antolatu dute. Errugbia eta esgrima konbinatzen dituen jatorri alemaneko kirola da Jugger. Aurten ere 600 metro karratuko karpa jarri dute, euritik babesteko asmoz, eta bertan bi txosna izango dira.
Arkotxako jaiak 2018 – Egitaraua
Ekainak 1, ostirala
18:30 Kuadrilen kalejira elizatik, Gazteleku fanfarreak lagunduta
19:00 Ama birjinari agurra
19:15 Txupinazioa
20:00 Talo dastatzea plazan
21:15 Kontzertua: Los primos a compás de flamenkito
23:30 Kontzertuak: Trastorna2 + Mr. Pongo Band + DJ Markelin
Ekainak 2, larunbata
11:00 + 16:30 Haur-parkea
12:00 Buruhandiak
12:30 Kontzertua Txoko tabernan: Akais
13:00 Txorizo dastatzea Iturriko plazan
14:30 Paella lehiaketa: aurkezpena
16:30 Igel-toka txapelketa Txoko tabernan
16:30 Tute txapelketa La Pacheca tabernan
16:30 Mus txapelketa Bode tabernan
17:00 Jugger erakusketa Olaganen
21:00 Dantza erakustaldia pilotalekuan
22:30 Kontzertuak: Fetitxe + Zoo + Akerbeltz + Oihan Vega
Ekainak 3, igandea
11:00 Kalejira Zaratamoko Txistulariekin
11:30 Xaibor
13:00 Buruhandiak
14:00 Patata tortila eta sukalki lehiaketak: aurkezpenak
14:30 Herri bazkaria plazan. Talde bakoitzak prestatuko du bere bazkaria. Udalak jarriko ditu ogia, ardoa, ura, likoreak eta postrea, baita mahaiak eta aulkiak ere. Izena eman behar da auzoko taberna eta dendetan
18:00 Eusko Olinpiadak
20:00 Zozketa eta lehiaketen sari banaketa
21:00 Jaien amaiera
☉ Zaratamo
‘Kortxoaren Dilema’ ikuskizuna eta lodifobiari aurre egiteko tailerra ekarriko dute Zaratamora
Maiatzak interes orokorreko jarduerak ekarriko ditu euskara hutsean eta doan Zaratamoko Arkotxa eta Elexalde auzoetara. Elexalden 14 bakarrizketa eskainiko dituzte eta Arkotxako txokoan Laura Galar aktibista izango da lodifobiaren aurkako tailer bat eskaintzen
Zaratamoko Berdintasun Batzordeak maiatzeko ekintzen egitaraua argitaratu berri du eta euskara hutsean antolatutako jarduera bi antolatu ditu. Hilaren 10ean Kortxoaren Dilema emanaldia eskainiko dute 19:30ean, Elexaldeko Kultur Etxean. 14 bakarrizketa eskainiko dituzte oholtzan ipiniko duten txizatoki batean.
Maiatzaren 10 eta 17an, ‘Lodifobiari aurre eginez’ izeneko saio biko tailerra eskainiko du Laura Galar haur hezitzailea eta aktibista lodiak Arkotxako txokoan, 18:00etatik 20:30ak arte. Edertasun-kanonek emakumeen gorputzen gainean egiten duten presioa hain da handia, ezen askotan osasun fisiko eta mentalaren kontra egiten du. Gero eta gehiago gertatzen dira elikadura-jokabidearen nahasmenduak, EJN izenez ere ezagunak; arazo hori ikusezina da neurri batean, eta aurreiritzi asko ditu. Maiatzaren 31n Lisipe bildumaren Aingeruak eta neskameak: Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak liburuaren aurkezpena egingo du June Fernández kazetariak.
Ekainari begira, Berdintasun Batzordeak Boterea, ahizpatasuna, Twerk izeneko tailerra antolatu du Elexaldeko gimnasioan hilaren 8an eta 15ean. Saioak 10:00etatik 13:00ak arte antolatu dituzte.
☉ Zaratamo
Elexalde eta Iragorri auzo zaratamarrak lotzen dituen foru errepidea konpontzen hasi dira
Zaratamoko auzo biak lotzen dituen errepide zatia berriro asfaltatu, zabaldu eta margotuko dute. Lanak martxan daude
Zaratamoko Elexalde eta Iragorri auzoak konektatzen dituen BI-3702 foru errepidea konpontzeko lanak hasi ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide sailak. Iaz Iragorri Goikoa eta 2 kilometro puntuen arteko (PK 13:350 eta PK 13:780 zatian) lanak egin zituen Foru Aldundiak eta oraingo honetan Iragorritik herriko plazarainoko errepide zatiko neurketa-lanei ekin diete (PK14:920 eta PK 15:490).
Udal ordezkariek azaldu dute asfaltatze lanak eta galtzada bera zabalduko dutela. Gainera, errepidea margotuko dute.
Autoak eta oinezkoak
BI-3702 foru errepidea 1955. urtekoa da eta historian zehar hainbat berriztapen izan dituela azaldu dute Zaratamoko Udaletik. Foru errepidetik autoak eta oinezkoak igaro dira egunero eta Elexalde eta Iragorri auzoak konektatzen dituen errepidea “lotune garrantzisua” da Zaratamoko Udalarentzat.
Iazko irailean, lehen zatiaren lanak hasi zituztenean, udal ordezkariek eskaera bidali zuten Foru Aldundira, “Iragorri eta Elexaldeko plaza lotzen duen berriztatze proiektuan oinezkoentzako irisgarritasuna eta segurtasuna kontuan izateko”.
Erantzun modura, Foru Aldundiak BI-3702 errepidea “errepide moduan” konponduko zuela izan zen, udal ordezkariek GEURIAri azaldu lez. “Oinezkoak kontuan hartzeko modu bakarra errepidea udal jabetzakoa izatea litzateke eta proiektua Irisgarritasun Plan batean jaso beharko litzateke”, izan dira Alberto Ugarriza Zaratamoko alkatearen hitzak.
Azken zatiaren lanak hasi dituzte beraz, eta Foru Aldundiaren asmoa auzo biak lotzen dituen errepide zatia berriro asfaltatu, zabaldu eta margotzea da.
☉ Zaratamo
Zaratamoko Arkotxako jaiak astebete aurreratu dituzte Europako hauteskundeak direla eta
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra izango dira aurtengo dira aurtengo jaiak eta Arkotxako Jai Batzordetik azaldu dute programa berdin-berdin mantenduko dutela
Aurtengo Aurkotxako jaiak maiatzaren 31tik ekainaren 2ra ospatuko dituzte, salbuespen modura, Europar Parlamenturako Hauteskundeak direla eta.
“Aukera guztiak aztertu genituen baina ez genuen gure jaiak Europar Hauteskundeekin kointziditzea”, izan dira Xabi Garcia Arkotxako Jai Batzordeko kidearen berbak.
Garciak azaldu du astebeteko aurrerapena egin duten arren jaietako programa mantenduko dutela eta momentu hauetan jaietako kontzertuak eskainiko dituzten taldeen baieztapenen zain daudela. Momentura arteko programa helarazi dio Jai Batzordeak GEURIAri, behin betiko ordutegiak faltan.
Programa | Arkotxako jaiak 2024
Maiatzak 31, barikua
Talo txiki
Etxebarria Aita ta Seme Trikitilariak
Rumbas Akais
Muxutruk Erromeria
Dj Dreyky
Ekainak 1, zapatua
Txori kantarien erakustaldia
Presagana txistu taldearen kalejira + Txistorrada Txoko Tabernan
Xaibor diskofesta
Paella txapelketa
Frontenis txapelketa herrikoia
Txitxarrilloa eta luncha nagusientzat
Kontzertuak: Ealain + Akerbeltz Erromeria + Dj Oihan Vega
Ekainak 2, domeka
Umeentzako tailerrak eta jolasak Gaztek Abiren eskutik
Tortilla eta sukalki txapelketa
Fanfarrea
Bazkari popularra
Herri Kirolak, Jasoka Herri Kirol taldearen eskutik
Sari banaketa eta jaien amaiera
Joan den otsailaren amaieran GEURIAn aurreratu moduan, Akais taldeak flamenkoa ekarriko du Zaratamoko auzoko jaietara eta Euskal Herriko erromerien esparruan Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak izango dira. Musika modernoari dagokionez Oihan Vega DJaren saioak dantzarako tartea eskainiko die auzotarrei, eta herriko Ealain taldeak bere folk-metal proposamen indartsu taularatuko du. Goizaldea Akerbeltz Erromeriak girotuko du.
Nagusientzako lekua ere egongo da eta txitxarrilloa ekarriko dutela iragarri dute batzordetik: “Hala ere kontuan izan beharrekoa da horiek ez direla kontzertu guztiak izango; gehiago baieztatuko ditugu laster”. Aurreko urteetan Bongo Botrako, La Raíz, Vendetta eta Zoo bezalako taldeak igo dira Arkotxako oholtzara, besteak beste.
Musika eskaintzaz gainera, bestelako jarduera gehiago aipatu dituzte antolakuntza taldetik eta haurrentzako jolasak, herri-kirolak, barrakak, ikuskizunak eta gastronomia-lehiaketak egongo direla azpimarratu dute.
Diru gutxiago
Jai Batzordearen arabera, Arkotxako jaietako aurrekontua “dexente” jaitsi da: “Bizitzaren igoera kontua izanda muntaketa-lanak, karparen instalazioa, kontzertuen kudeaketa, ekitaldiak… den-dena igo da eta aurrekontua txikiagoa da aurreko urtekoekin alderatuz, eta dena moldatzea erronka handia izaten ari da guretzat”, eta aurreko urteetako eredua “mantendu” nahi dutela gehitu dute tadetik.
“Zaratamon dauden gainontzeko elkarteak gonbidatzen ditugu gure jaietan parte hartzera”, azaldu dute Jai Batzordetik. Laster bigarren bilera egingo dute eta programa osotuago baten berri emango dutela azaldu dute.
☉ Zaratamo
Zaratamok luiziek hondatutako errepide zatiak konpondu ditu Madariaga eta Arkotxan
31.725 euro bideratu ditu iazko euriteek Madariaga eta Arkotxako Santa Barbara auzoetan sortutako kalteak konpontzeko
Zaratamoko Udalak 31.725 euro bideratu ditu iazko euriteek Madariaga eta Arkotxako Santa Barbara auzoetan sortutako kalteak konpontzeko. Izan ere, 2023an gertatu ziren euriteen ondorioz luiziak egon ziren. Mendiko lurra, urak bultzatuta, errepide gainera erori zen, eta kalte materialik sortu ez bazuten ere, kontentzio-lanak egin behar izan ditu Udalak arazoa errepika ez dadin.
31.725 euro horietatik 22.094 euro Bizkaiko Foru Aldundiko aurreikusi gabeko diru-laguntzetakoak dira eta aurrekontu horrekin porlanezko hormak eraiki dituzte lurra eta errepideak babesteko bai Madariaga, bai Arkotxako Santa Barbara auzoetan. Lanak berez bukatuta daude.
☉ Zaratamo
#A21 / Emaitzak / Zaratamo / EH Bildurekiko alde estuagoarekin irabazi ditu EAJk hauteskundeak
#A21 / Zaratamo / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak