→Zaratamo

Moiordingo jaiak uztailaren 1etik 3ra ospatuko dira

Uztailaren 1etik 3ra bitartean Zaratamoko Moiordin auzoa jaietan murgilduko da. Urtero bezala hainbat ekitaldi antolatuko ditu Auzo Elkarteak. Hala nola, umeentzako jolasak, herri bazkaria eta musika ikuskizunak.

Moiordingo jaiak 2016 – Egitaraua

Uztailak 1, ostirala

19:00 Txupinazoa

20:00 Sardinada herrikoia

21:00 Mariatxi Azteka

Uztailak 2, larunbata

12:00 Poteoa Zaratamoko txistulariekin

14:30 Bazkaria

19:00 Txokolatada eta umeentzako opariak

21:00 Bilbainadak: Iñaki Basabe

Uztailak 3, igandea

12:00 Meza nagusia

13:00 Luntxa Koldo Etxebarriarekin eta Zaratamoko mus txapelketako sari banaketa

Gora