→Galdakao

Argazkiak | Korrika Kulturalean hamaika ekitaldi, Galdakaon eta Usansolon

Korrika Kulturalaren barruan, zenbait ekintza antolatu dituzte azken egunotan Galdakaon eta Usansolon. Besteak beste, bertso jaialdia, irakurtaldi publikoa, pilota partidua eta magia ikuskizuna izan dira dagoeneko.

Gainera, 21. Korrika martxan den bitartean beste hainbat jarduera izango dira: apirilaren 5ean Korrika Eguna (lekuko tailerra -17:30, Kurtzeko plazan-, pilota partiduak -19:00, Kurtzea frontoian- eta Galdakao Kantari -19:30, El Ingles tabernatik), apirilaren 9an Korrika Txikia Galdakaon (10:00) eta apirilaren 12an Korrika Txikia Usansolon (15:00).

Hauek Galdakaoko Barandiaran AEK euskaltegiak bidalitako argazkiak:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak