→Hego Uribe

Zuzenean | 21. Korrikaren hasiera zuzenean, GEURIAn

Beste urte batzuetan bezala, euskarazko hedabideek elkarlanean eskainiko dute 21. Korrikaren hasiera eta amaierari buruzko saioa. Tokikom, Berria, EiTB, Hamaika Telebista, Goiena, Kanaldude eta Xaloa Telebistarekin batera gauzatuko da emanaldia, eta GEURIAn ere ikusgai izango da emisioa (Tokikomeko bazkide da GEURIA), ETB-ren seinalearen bitartez. Aurten, nobedade bezala, ETBk egunero eskainiko du Korrikaren 24 orduko zuzeneko seinalea, eta elkarlan horren ondorioz ere GEURIAn ere seinale bera izango dugu.

21. Korrika Garestik (Nafarroa) abiatuko da apirilaren 4an 16:30etik aurrera, eta Gasteizen bukatuko da apirilaren 14an 12:30ean.

Korrika Hego Uriben

Apirilaren 10ean goizean helduko da 21. Korrika Hego Uribe eskualdera. Arrankudiagatik sartuko da euskararen aldeko lekukoa eta 54 kilometro egingo ditu gurean: Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu 21. Korrikak. GEURIAtik jarraipen berezia emango diogu Korrikari, eta bideoak eta argazkiak argitaratuko ditugu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak