→Basauri

Argazkiak | Gidabaimena euskaraz kanpainari ekin diote Basaurin

Basaurik martxan jarri du beste urte batez Gidabaimena euskaraz kanpaina. Kanpaina honek aukera ematen du gidabaimen azterketa teorikoa euskaraz egiteko. Ildo horretan, aukera hori aukeratzen duten gazteek (17 eta 23 urte bitartekoek, alegia) 100 euroko diru-laguntza jasoko dute, eta gainera, udalerriko gasolindegietan gastatzeko 100 euroko opariaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da urriaren 31ra bitartean.

Gidabaimena euskaraz kanpaina zabaltzeko ikus-entzunezko bat ekoiztuko du Udalak. Aurten gibadaimen azterketa euskaraz egingo duten Basauriko euskaltegietako ikasleak agertuko dira bideoan, baita aurreko urtean azterketa bera egin zutenak ere. Era berean ikasleek euskarazko gidatze-simulagailua probatzeko aukera izan dute. Ekainaren 23an simulagailua Basozelain jarriko du Udalak, Gizarte Etxearen ondoan.

Ikus-entzunezkoaren grabaketa aste honetan egin dute eta hauek egun horretako irudiak:

basauri-gidabaimena-euskaraz-2018-promoa-gidatze-simulagailua-1

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak