→Basauri

[Bideoa] Kareagakao Osasun Zentroko igogailua martxan da

Gaur, apirilak 7, inauguratu dute Kareagako Osasun Zentroko igogailua. Eraikinaren kanpoaldean dago eta anbulatorioko solairuak lotzeaz gain, auzotarren mugikortasuna hobetuko du. “24 orduz erabili ahal izango dute, ez bakarrik osasun zentroa zabalik dagoenean”, dio Andoni Busquet alkateak.

“Igogailu hau martxan jartzea Osakidetzaren azpiegiturak egokitu eta hobetzeko beste pauso bat da”, dio Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak.

Igogailuaren obrak Osakidetzak ordaindu ditu (112.523 euro) eta Basauriko Udalak lanok gauzatu ditu. Era berean, mantentza-lanak bere gain hartuko ditu Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak