→Zeberio

Euskaraldiaren hamaikakoa, Zeberion

Zeberiok bat egin du Euskaraldiarekin eta bere hamaikakoa aurkeztu du. Besteak beste, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Jose Manuel Etxebarria historialariak osatzen dute Zeberioko Euskaraldiaren hamaikakoa.

Zeberioko euskararen aldeko hamaikakoa // Zeberioko Udala

Zeberiok bat egin du Euskaraldiarekin, eta gainontzeko herrietan bezala, bere hamaikakoa aurkeztu du, pertsona ezagunez beteta. Besteak beste, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Jose Manuel Etxebarria historialariak osatzen dute Zeberioko Euskaraldiaren hamaikakoa.

Zer da Euskaraldia?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den ekimena da Euskaraldia. 11 egunez hizkuntza aktibatzea, ohituretan eragitea eta, azken batean, euskararen erabilera sustatzea helburu du Euskaraldiak.

Bi rol nagusi proposatu ditu Euskaraldiak 11 egun horietarako. Ahobizi: “Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet”, eta Belarriprest: “Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut”.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|